Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2018ko otsailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
853

129/2018 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Diplomatu Sanitarioen Lanbide Taldeko Fisioterapeuten kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onetsi dira.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko 2016an eta 2017an deitu diren hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onetsi dira.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoei buruzko deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuko Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoarekin eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-probak deitzea.

Bigarrena.– Fisioterapeuten kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onestea, I. eranskinean agertzen direnak. Aipatutako kategoria Diplomatu Sanitarioen Lanbide Taldekoa da, eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira.

Hirugarrena.– Ebazpen honekin batera agertzen den II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onestea.

Laugarrena.– Merezimenduen baremoa onestea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.

Bosgarrena.– Dagokion gai zerrenda onestea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 7a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

María JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

I. ERANSKINA
FISIOTERAPEUTEN KATEGORIAN OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTUKO DUTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK. AIPATUTAKO KATEGORIA DIPLOMATU SANITARIOEN LANBIDE TALDEKOA DA, ETA DESTINOAK OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKOAK IZANGO DIRA

1.– Deialdi honetan eskaintzen diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira Fisioterapeuten kategoriako destinoak. Aipatutako kategoria Diplomatu Sanitarioen Lanbide Taldekoa da, eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira, II. eranskinean bilduak.

1.2.– Deitutako destinoen % 7 gordeko dira desgaitasuna duten langileek betetzeko, oinarri orokorren 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera. Horiek II. eranskinean adierazi dira.

2.– Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, hala bada, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:

a) Hurrengo titulua edukitzea, oinarri orokorren 6.2.c oinarria jarraituz: Fisioterapiako Diplomatura edo Fisioterapiako Gradua izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera.

b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.

c) Inskripzio-eskubide hauek ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epearen barruan, eskainitako destinoen titulazio-taldearen arabera:

A2 taldea (antzinako B taldea): 20 euro.

3.– Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

3.1.– Oposizioaldia.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari (IVAPi) egokituko zaio proba teorikoa egitea eta epaimahaiari iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak gai zerrenda orokorrari eta gai zerrenda komunari lotutako IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

Era berean, aipatutako eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.

3.2.– Oinarri orokorren 14. oinarrian ezarritako puntuazio ren arabera izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, baita 14.2 oinarrian aipatzen den dokumentazioa ere:

– Ondoko agirion fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza: Fisioterapiako Diplomatura edo Fisioterapiako Gradua izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

3.4.– Lanpostuaz jabetzea.

Oinarri orokorretako 17. atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honen xede diren destinoetako baten batez jabetzen direnek ondorengo agiria aurkeztu beharko dute jabetzeko ekitaldian:

– Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: FISIOTERAPEUTA

Osakidetzako zuzendari nagusiaren 103/2018 Ebazpenak onetsitako oinarri orokorren 1. oinarrian ezarritakoaren arabera, honako destino hauek deitu dira:

● Barne-sustapeneko txandaren deialdia: 3 destino.

Sarbide orokorra: 3.

Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 0.

– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.

● Txanda irekiaren deialdia: 33 destino.

Sarbide orokorra: 31.

Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 2.

– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 2.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupora gehituko dira.

Desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek dagokion txandako (barne-sustapena edo txanda irekia) sarbide orokorreko lanpostuetara gehituko dira.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.

III. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN DIPLOMATU SANITARIOEN LANBIDE TALDEKO FISIOTERAPEUTEN KATEGORIAREN MEREZIMENDUEN BAREMOA

1) Lan esperientzia (60 puntu, gehienez).

Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko, Gizarte Segurantzako edo autonomia-erkidegoetako osasun zerbitzuetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, fisioterapeuta gisa edo erizaintza arloko kudeaketa-lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,23 puntu.

Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei honela zenbatuko zaizkie aurretiko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,07 puntu hilabete bakoitzeko.

c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,09 puntu hilabete bakoitzeko.

d) B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.

e) B taldean eskainitako zerbitzuak, lehiatzen den lanpostu berean: 0,23 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (20 puntu, gehienez):

Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduatu aurreko prestakuntza:

Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:

(Ikus .PDF)

Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira agertuko zatitzailean ondorengo irakasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, etxearen irakaskuntza, auzitegi-medikuntzako autopsiaren nozioak edo Osasun laguntzaile teknikoko/Erizaintzako diplomatuko ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste irakasgai batzuk.

b) Gradu ondoko prestakuntza:

– Cum Laude Doktorea: 10 puntu.

– Doktorea: 9 puntu.

– Gradu ondoko masterra: 6 puntu.

– Unibertsitate-aditua edo espezialista: 5 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

– Lizentziatura Gradua (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

– Dokotoretza ikastaroak, ikastaro bakoitzeko, eta gehienez 10 ikastaro: 0,25 puntu.

– Bestelako unibertsitate titulazioa erlazioa daukana: 2,5 puntu.

Cum Laude doktoreari dagokion puntuazioa jasoko balitz, ez da esleituko doktoreari dagokion puntuazioa. Era berean, ez dira baloratuko doktore ikastaroak baldin eta Doktore, Cum Laude Doktorea, Ikertzeko Nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen Diplomaren titulua lortzeko baliagarriak izan badira.

c) Prestakuntza espezializatua:

Ofizialki onartutako espezialitateren batean Erizain espezialistaren titulua izateagatik: 3 puntu.

Atal honetan ez da baloratuko lehiatzen den kategorian plaza lortzeko eskatzen den titulazioa.

d) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

(Ikus .PDF)

Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua besterik adierazten ez den kasuetan, puntuazioa emateko orduan, era honetan erabakiko da kreditu eta orduen arteko baliokidetasuna:

– ECTS Europako kreditu sistemako kreditu bakoitzeko, 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bakoitzeko, 10 ordu.

Alderantziz, kreditu eta orduen arteko baliokidetasun hori bestelakoa denean, edo ikastaroaren ziurtagirian adierazitako kredituak ez direnean aurreko atalean zehaztutako berak, edota agirian ez bada zehazten ikastaroaren iraupena edo kreditu kopurua, epaimahaiak, aurkeztu zaizkion ziurtagiriak eta ikastaroaren edukiak aztertu ondoren, dagokion puntuazioa emango dio izangaiari; betiere, 0,20koa edo hortik gorakoa.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

e) Irakaskuntza jarduera:

– Unibertsitate Fakultate bateko irakasle titularra edo irakasle elkartua (urteko): 0,75 puntu.

– Erizaintzako Unibertsitate Eskolako arduraldi partzialeko irakaslea (8 orduko tarteak): 0,050 puntu.

– Hala denean, dena delako espezialitatean egoiliarrentzako irakaskuntzarako akreditatutako tutorea (urteko): 0,750 puntu.

– Praktika klinikoko irakasle tutorea, venia docendi delakoarekin edo errektorearen ziurtagiriarekin (urteko): 0,750 puntu.

– Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (15 puntu, gehienez):

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Tesinako: 3 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

g) Hizkuntzak (ingelesa, frantsesa eta alemanera): gehienez 3 puntu.

Ingelesa: gehienez 1,5 puntu.

Frantsesa: gehienez 1,5 puntu.

Alemanera: gehienez 1,5 puntu.

h) Informatika ezagutzak (2 puntu, gehienez).

3) Euskara.

2. HE: 18 puntu.

1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
FISIOTERAPEUTA

I.– Gai-zerrenda orokorra.

1.– Kinesiterapia. Kontzeptua. Sailkapenak.

1.1.– Kinesiterapia pasiboa. Motak. Sailkapena. Aplikazio-sistemak eta kontraindikazioak.

1.2.– Kinesiterapia aktiboa. Sailkapena. Aplikazio-sistemak eta kontraindikazioak.

2.– Mekanoterapia. Aplikazio-sistemak eta kontraindikazioak.

3.– Termoterapia. Krioterapia. Aplikazio-sistemak eta kontraindikazioak.

4.– Hidroterapia. Balneoterapia. Aplikazio-sistemak eta kontraindikazioak.

5.– Behe-maiztasuneko korronteak. Motak. Aplikazio-sistemak eta kontraindikazioak.

6.– Erdi- eta goi-maiztasuneko korronteak. Motak. Aplikazio-sistemak eta kontraindikazioak.

7.– Ultrasoinuak. Fototerapia. Laserterapia. Aplikazio terapeutikoa.

8.– Oheratutakoaren eta/edo immobilizatuaren Fisioterapiako prozesuak.

9.– Masoterapia. Drainadurak. Kontzeptuak. Aplikazio-sistemak eta kontraindikazioak.

10.– Fisioterapia bihotz-arnasketako afekzioetan.

11.– Ekarpen fisioterapikoak Kirurgian: Bihotz-arnasketakoa, Traumatologiakoa, Ortopedikoa, Neurologikoa eta Baskularra.

12.– Biomekanika eta bizkarrezurraren tratamendu fisioterapeutikoak. Fisioterapia traumatismoetan eta toraxeko eta bizkarrezurreko deformazioak.

13.– Gerri eskapularra. Goiko gorputz-adarra. Ekarpen fisioterapikoak gerri eskapularrean eta goi-mailako gorputz-adarrean Traumatologian, Erreumatologian, Baskularrean eta Neurologian.

14.– Gerri pelbikoa. Beheko gorputz-adarra. Ekarpen fisioterapikoa pelbisean eta beheko gorputz-adarrean Traumatologian, Erreumatologian, Baskularrean eta Neurologian.

15.– Afekzio ohikoenak hauen artean: hezurretakoak, erreumatologikoak, endokrinoak eta metabolikoak. Fisioterapia hezur-patologia ezberdinetan. Aplikazio-sistemak eta kontraindikazioak.

16.– Hausturak. Motak. Ekarpen fisioterapikoak hausturetan.

17.– Protesi ortopedikoak. Ekarpen fisioterapikoak.

18.– Patologia neurologiko zentralak eta periferikoak.

19.– Fisioterapia helduen eta haurren gaixotasun neurologikoetan.

20.– Fisioterapia Obstetrizian eta Uroginekologian.

21.– Fisioterapiaren oinarriak.

22.– Fisioterapia geriatrikoa.

23.– Ortesia. Laguntza teknikoak. Kanpoko egonkortze-sistemak. Ibileraren berreziketa.

24.– Laneko higienea. Profesionalen prebentzio-neurriak.

25.– Genero-indarkeria. Tratu txarren aurrean jarduteko protokoloa.

II.– Gai-zerrenda komuna.

1.– Osasun-lanbideen Antolamendua. Osasun-lanbideetan aritzea.

2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioko eta kalitateko xedapen orokorrak. Prestazioak.

3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru Estatutuaren arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Ordainsariak. Lanaldiak, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.

4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema: Araudia eta Herritarren eskubideak eta betebeharrak. Kontratu-programa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Zuzendaritza-antolakuntza. Kudeaketa-erregimena.

5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Helburuak. Zuzendaritza-antolakuntza: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.

6.– Pertsonen eskubideak eta betekizunak Euskadiko osasun sisteman.

7.– Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan. Osasun-informazioaren eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.

8.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Eusko Legebiltzarrarena, osasun arloko aurretiazko borondateena.

9.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesarena. Datuen babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.

10.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun Arloko Aurretiazko Borondateena.

11.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.

12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

13.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.

14.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 2013-2016.

15.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.

16.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko jardun-eremuak eta neurriak: Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana. 2013-2019: Irudia eta Komunikazioa eta Kanpo-harremanak.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Bases teóricas y fundamentos de la fisioterapia. Gallego Izquierdo, Tomas. Argit.: Panamericana.

2.– El Método Kabat. Facilitación neuromuscular propioceptiva. Viel, Eric. Argit.: Masson, S.A.

3.– Facilitación neuromuscular propioceptiva en la práctica. Adler. Argit.: Panamericana.

4.– Fundamentos de Fisioterapia. Alcántara, Hernández, Ortega. Argit.: Síntesis, S.A.

5.– Kinesioterapia. I Principios. II Miembros Inferiores. Génot, Neiger, Leroy, Dufour. Argit.: Panamericana.

6.– La marcha humana. Plas, Viel, Blanc. Argit.: Masson.

7.– Las cadenas musculares. Busquet, Leopold. Argit.: Paidotribo.

8.– Agentes físicos en Rehabilitación. Cameron H, Michelle. Argit.: Elsevier Saunders.

9.– Manual Profesional del masaje. Vázquez Gallego, Jesús. Argit.: Paidotribo.

10.– Pruebas funcionales musculares. Daniels, Worthingham. Argit.: Interamericana/Marban Libros.

11.– Exploración física de la columna vertebral y las extremidades. Stanley Hoppenfeld, Argit.: Manual Moderno.

12.– Electroterapia en fisioterapia. Rodríguez Martin, José M.ª. Argit.: Panamericana

13.– Anatomía para el movimiento. Calais, Blandine. Andree L, Germain. Argit.: La Liebre de Marzo.

14.– Reeducación cerebro motriz del niño pequeño. Le Metayer, M. Argit.: Masson.

15.– Tratamiento práctico de Fracturas. McRae, Ronald. Esser, Max. Argit.: Elsevier Churchill Livingstone.

16.– Fisioterapia en obstetricia y uroginecología. Walker, Carolina Argit.: Masson.

17.– Fisiologia respiratoria: fundamentos. West, John. Argit. Ovid Technologies, 2. ed. 2012.

18.– Rehabilitación Integral en el paciente con Enfermedad pulmonar Obstructiva crónica. Pleguezuelos, Miranda, Gómez, Capellas. Argit.: Panamericana.

19.– Fisioterapia en Neurología, Sistema respiratorio y aparato cardiovascular. Serra Gabriel; Díaz Petit,J; De Sande Carril M.L. Argit.: Masson.

20.– Manual de fisioterapia respiratoria y cardiaca. Valenza Demet, G. González Doniz, L. Yuste Sánchez, M.J.

21.– Experiencias con el concepto Bobath. Paeth Rohlfs, Bettina. Argit.: Panamericana.

22.– Hemiplejia del adulto. Evaluación y tratamiento. Bobath, B. Argit.: Panamericana.

23.– Neuroanatomía clínica. Snell. Argit.: Panamericana.

24.– Neurología para Fisioterapeutas. Downie, P. Argit.: Panamericana.

25.– Anatomía y fisiología del sistema nervioso. Guyton. Argit.: Panamericana.

26.– Tratamiento de la parálisis cerebral y del retraso motor. Levitt, Sophie. Argit.: Panamericana.

27.– Genero-indarkeria. Tratu txarren aurrean jarduteko protokoloa. Hemen dago eskuragarri:

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/maltrato_domestico/es_maltrato/adjuntos/protocoloSanitarioAnteMalosTratosDomesticos.pdf

28.– Drenaje manual según l método del Dr. Vodder. Wittlinger, Hildegard Argit.: Panamericana.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa. (4, 5, 6, 7, 8, 9, 10 eta 11. artikuluak).

2.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa (1 - 29. artikuluak).

3.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru Estatutukoa (1, 2, 3, 4, 17, 18, 19, 42 - 61, 76 eta 77. artikuluak).

4.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena. (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 19, 20, 21, 22 eta 23. artikuluak).

5.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena (1, 3, 6, 9 eta 13. artikuluak).

6.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20 eta 21. artikuluak).

7.– 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22 eta 23. artikuluak).

8.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun Arloko Aurretiazko Borondateena (1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 artikuluak).

9.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzkoa (4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18 eta 19. artikuluak).

10.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako dena (1, 3 eta 43. artikuluak).

11.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.

Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_departamento/eu_def/adjuntos/stp/ildo-estrategikoak.pdf

12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/plan_salud_2013_2020/eu_def/adjuntos/Osasun_plana_2013_2020%20Euskera.pdf

13.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/buen_gob_planes/eu_def/adjuntos/PE_2017_2020_web_EUS.pdf

14.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 2013-2016.

Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf

15.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/Prioridades_estrategicas_17_20_eus.pdf

16.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana 2013-2019.

Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf


Azterketa dokumentala