Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2018ko otsailaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
831

EDIKTUA, 415/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 415/2017 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Sestaoko Tres Concejos plazako 2 zenbakiko jabeen erkidegoa.

Alderdi demandatua: Nagore Martin Sobrino, Angel Lopez Cubert eta Kutxabank.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioaren gainean ebazpena eman da. Hau diote idazpuruak eta epaitzak:

199/2017 EPAIA

Epailea: Susana Diez Martínez de Lahidalga andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko uztailaren hemeretzia.

Alderdi demandatzailea: Sestaoko Tres Concejos plazako 2 zenbakiko jabeen erkidegoa.

Abokatua: Iñigo Palacio Querejeta.

Prokuradorea: Cristina Palacio Querejeta.

Alderdi demandatua: Nagore Martin Sobrino, Angel Lopez Cubert eta Kutxabank.

Abokatua.

Prokuradorea: Nadia Martinez Garcia.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Epaitza: baiesten dut Palacio Querejeta prokuradoreak Tres Concejos plazako 2 zenbakiko jabeen erkidegoaren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Angel López Cubert eta Nagore Martín Sobrino jaun-andreen eta Kutxabanken aurkakoa. Horrenbestez, Angel López Cubert eta Nagore Martín Sobrino demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari hauek ordaintzera: 2.777,69 euro, sortzen diren erkidego-gastuak eta legezko interesak; kostuak ere demandatuei ezartzen dizkiet. Deklaratzen dut, halaber, erkidegoaren kredituak lehentasuna duela erreklamatzen diren kuotetan. Demanda aurkeztu zen unean, 2.777,69 eurokoak ziren kuota horiek, eta honako gastu orokor hauek ordaintzeko betebeharrari dagozkio: 2017. urteko mugaeguneratutako kuotak eta 2014, 2015 eta 2016. urteetakoak (KZko 1923. artikulua). Kutxabankek deklarazio hau onartu eta bete beharra dauka, baina ez zaio kosturik ezartzen.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta adierazi, horren aurka ezin dela apelazio-errekurtsorik aurkeztu, PZLko 455.1 artikulua aldatzen duen Prozedurak arintzeko neurriei buruzko urriaren 10eko 37/2011 Legearen eta Xedapen Iragankor Bakarraren arabera. Lege hori 2011ko urriaren 11n argitaratu zen BOEn, eta urte bereko azaroaren 1ean indarrean sartu.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Barakaldo (Bizkaia), 2017ko abenduaren 28a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala