Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2018ko otsailaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
825

IRAGARKIA, zeinaren bidez iragartzen baita hau kontratatzeko lehiaketa publikoa: EMU 900 unitateetan, II. faseko gidatze-lanpostuko hobekuntza ergonomikoak eta operatiboak, kanpoko ispiluak eta oinpeko jasogailua «gizaki hila», egitea.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: EMU 900 unitateetan, II. faseko gidatze-lanpostuko ergonomia eta operatiboak egokitzeko eta hobetzeko lanak kontratatzea, eta, bereziki, kanpoko ispiluak eta «gizaki hilaren» oinpeko erregulatzaileen sistema jasogailua gidatze-idazmahaiak hornitzea.

b) Burutzapen/entrega tokia: EAE.

c) Burutzapen epea: gutxi gorabehera urtebete.

d) Loteak: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Lehiaketa honen lizitazio gehiengo aurrekontua hirurehun eta laurogeita hamabost mila (395.000,00) eurokoa da (BEZ kanpo). Kontratuaren aurreikusitako balioa argitaratze ondorioetarako, % 15erainoko ustezko luzapenak barne, laurehun eta berrogeita hamalau mila eta berrehun eta berrogeita hamar (454.250,00) eurokoa da (BEZ kanpo).

5.– Bermeak: baldintza pleguen arabera.

6.– Dokumentazioa eta informazioa nola lortu.

a) Parte-hartze eskaerak honako posta elektronikora zuzendu beharko dira: contratacion@euskotren.eus

b) Dokumentazioa lortzeko azken eguna: 2018ko martxoaren 23a, eguerdiko 12:00ak.

7.– Kontratistaren berariazko baldintzak: baldintzen pleguen arabera.

8.– Eskaintzen aurkezpena edo parte hartze eskaerak.

a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko martxoaren 26a, eguerdiko 12:00ak.

b) Aurkezteko tokia: Euskotren. Erosketa eta Kontratazio Saila. Atxuri 6, 48006 Bilbao.

c) Enpresa lizitatzailea eskaintza mantentzen derrigortuta dagoen epea: 3 hilabete.

9.– Bestelako informazioak: baldintza pleguetan emandakoa.

10.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak, lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu.

Bilbao, 2018ko otsailaren 1a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA JAUNA.


Azterketa dokumentala