Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2018ko otsailaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
821

IRAGARKIA, Haizea Wind, S.L.–k lehorretik itsasora isurketak egiteko aurkeztu duen baimen espedientea jendaurrean jartzeko dena.

Espedientearen kodea: VTM-48-00086.

Eskatzailea: Haizea Wind, S.L.

Jarduera: hodiak, hoditeria, profil hutsak eta haien altzairuzko osagarriak egitea.

Jardueraren kokapena: Bilboko Portuko eremua. AZ-2 Kaia. Zierbena (Bizkaia).

Ingurune hartzailea: Nerbioi kanpoaldeko trantsizio urak.

Isurketa gunea:

UTM (ETRS89) koordenatuak: X= 494.707 / Y= 4.800.705.

Isuri-mota eta bolumena: ur sanitarioak (6.750 m3/urtean).

Hori guztia orok jakin dezan ematen da argitara, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita hogei (20) eguneko epean, hala ezartzen baitu abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren 16.3 artikuluak. Hala egiten da, eskatutako baimenak kalte egiten diela irizten dutenek alegazioak aurkez ditzaten, ezarritako epe horretan, mendebaldeko kantauriar arroen bulego honetan (Urkixo zumarkalea 36, 7. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina 48011 Bilbao). Han, espedientea agerian izango da nahi duenak azter dezan.

Bilbao, 2018ko urtarrilaren 31.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.


Azterketa dokumentala