Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2018ko otsailaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKO LEGEBILTZARRA
810

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarreko internet eta intranetetik Eusko Legebiltzarreko zerbitzuetarako sarbideen karga banatzeko sistema bat hornitu, instalatu eta mantentzeko kontratuarena (Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2018ko otsailaren 6ko erabakia) (Espedientea: 06-200-18).

Kontratu-mota: hornidura.

Helburua: iragarkiaren idazpuruan adierazten dena.

Izapidea: ohikoa.

Prozedura: irekia.

Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 220.000,00 euro, BEZik gabe. BEZari (% 21) hauxe dagokio: 46.200,00 euro. Guztizko zenbatekoa hau da: 266.200,00 euro.

Burutzeko epea: 10 aste.

Luzapena: ez.

Agiriak eskuratzea: klausula teknikoen agiria eta administrazio-klausula berezien agiria eskuratzeko tokiak hauek izango dira:

– Eusko Legebiltzarraren egoitzan, 09:00etatik 14:00etara: Becerro de Bengoa kalea z.g. , Vitoria-Gasteiz 01005.

– Eusko Legebiltzarraren web-orrian, www.legebiltzarra.eus / Kontratatzailearen profila

Eskaintzak aurkezteko tokia: proposamenak administrazio-klausula berezien agirian dagoen ereduaren arabera egingo dira, eta Eusko Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkeztuko (Becerro de Bengoa kalea z.g., 01005 Vitoria-Gasteiz) norberak ekarrita edo agiri horretako 12.3 puntuan adierazitako moduan.

Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 2018ko apirilaren 9a; ordutegia, 09:00etatik 14:00etara.

Eskaintzak jendaurrean irekitzea: Eusko Legebiltzarrean izango da, aldez aurretik eta nahiko denborarekin Kontratatzailearen profilean argitaratuko da eta posta elektronikoren bidez jakinaraziko zaizkie lizitatzaileei data eta ordua.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 6a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.


Azterketa dokumentala