Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2018ko otsailaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
809

EDIKTUA, 4354/2017 espetxe-zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) espetxe-zaintzako epaitegiko magistratua naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut: Nire kargupeko epaitegi honetan, gizartearentzako lanak betetzeari buruzko 354/2017 espedientea ari da bideratzen, Marius Alin David zigortuaren aurka (1989-10-31n jaioa; Y2616004K NAN; azken helbidea Biasteri-Arabar Errioxako Taldearen kalea 4, 1. ezk., Vitoria-Gasteiz); gaur egun, ez dakigu non dagoen; haren espediente horretan 2018-01-22an autoa eman da, eta honela dio xedapen-zatiak:

«Deklaratzen dut Marius Alin Davidek ez duela bete gizartearentzat lan egiteko berrogei eguneko zigorra. Gasteizko Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesalak ezarri zion zigor hori, 2111-16-P1-J epaia betearazteko.

Egin bedi testigantza Vitoria-Gasteizko guardiako epaitegian, oinarri bakarrean ezarritakoaren ondorioetarako.

Artxiba bitez jarduketak.

Jakinaraz bedi ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, behar diren ondorioetarako.»

Marius Alin David zigortua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betetzeko, ediktu hau egiten dut Bilbon (Bizkaia) 2018ko urtarrilaren 22an; halaber, ohartarazten diot ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, ediktu hau jakinarazten denetik harako hiru egunen barruan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala