Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2018ko otsailaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
807

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 511/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko epaitegia.

Judizioa: 511/2017-P hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Lola De Mora Granados Marchan.

Abokatua: Maria Dolores De Mora-Granados Marchan.

Prokuradorea: Isabel Gomez Perez de Mendiola.

Demandatua: Eduardo Alocen Ruiz Arechavaleta.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-01-23an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Aurreko guztia aintzat hartuz, osorik baiesten dut Lola De Mora Granados Marchánek aurkeztutako demanda. Horrenbestez, Eduardo Alocen Ruiz de Arechavaleta alderdi demandatua kondenatzen dut demandatzaileari bi mila laurehun eta hirurogeita hemezortzi euro eta hirurogeita bederatzi zentimo (2.478,69), ordaintzera, baita prozedura honen ondoriozko prozesu-kostuak.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eduardo Alocen Ruiz Arechavaleta demandatua non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala