Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2018ko otsailaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
799

EBAZPENA, 2018ko otsailaren 5ekoa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena; honen bidez, 2018-2019 ikasturtean ordezkogaiak kudeatzeko prozesuan –baita urtean zehar deitzen den edozein hautatze-prozesutan ere– alfabeto-hurrenkera zehaztuko duen letra zozketatuko dela iragartzen da.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren bitarzez, onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia. Agindu horrek ezartzen du berdinketa kasuak konpontzeko irizpidea abizenen eta izenen araberako hurrenkera alfabetikoa izango dela, eta urteroko zozketa baten bidez ebatziko da zer letratatik hasi.

Halaber, letra horrek zehaztu egingo du zer hurrenkeraren arabera aukeratuko duten lanpostua ordezkogaiek, hau da, zozketa horretan ateratzen den letrak zehaztuko du nor izango den lehen ordezkogaia ikasturtean zehar deitu daitekeen edozein hautatze-prozesutan.

Horregatik guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Iragartzea 2018ko otsailaren 16an, 10:00etan, zozketa bat egingo dela Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz). Zozketaren helburua da zehaztea berdinketa-kasuetan zer letra erabiliko den ordezkagaien zerrendaren hurrenkera ezartzeko, 2018-2019 ikasturtean. Izan ere, letra horrek zehaztuko du nork zein hurrenkera izango duen ordezkogaien zerrendan. Era berean, zozketaren emaitzak zehaztuko du zer hurrenkeratan parte hartuko duten izangaiek ikasturtean egiten den beste edozein hautaketa-prozesutan. Horrela, bada, zozketa horretan ateratzen den letrak zehaztuko du nor izango den lehenengoa, abizenen eta izenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 5a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.


Azterketa dokumentala