Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2018ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
785

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, zeinaren bidez publikotasuna ematen baitzaio Bilbo-Donostia trenbide-lineako Lebarioko tailer eta kotxetegien trakzioko azpiestazio elektrikoko lanen esleipenari.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: lanak.

b) Xedearen deskribapena: Bilbo-Donostia trenbide-lineako Lebarioko tailer eta kotxetegien trakzioko azpiestazio elektrikoko lanak.

c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2017ko maiatzaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 102. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio-irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: milioi bat laurehun eta hirurogeita zazpi mila eta hirurehun euro eta laurogeita bost zentimo (1.467.300,85), BEZa kanpo.

5.– Esleipena.

a) Data: 2017ko irailaren 7a.

b) Esleipenduna: Cobra Instalaciones y Servicios, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: seiehun eta berrogeita hemeretzi mila hirurehun eta bat euro eta laurogeita hiru zentimo (659.301,83), BEZa kanpo.

e) Egikaritzeko/entregatzeko epea: sei (6) hilabete.

Bilbao, 2018ko otsailaren 6a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala