Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2018ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
777

EDIKTUA, 382/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Eibarko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, Xabier Loyola Garatek eta Alberto Andonegui Gurruchagak eskatuta, 382/2015 prozedura arrunta bideratu da Pedro Marcos Ayuso eta Maria Jose Solorzano Cobosen aurka, judizio arruntari buruzkoa. Prozedura horretan epaia eta auto argigarria eman dira; hona hemen idazpurua eta epaitza:

99/2017 EPAIA

Eibar, bi mila eta hamazazpiko irailaren hogeita zortzia.

Nik, Gonzalo Martín Vázquezek, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko magistratu titular naizen honek, ikusi eta entzun ditut 382/2015 judizio arrunteko auto hauek. Judizio horretan honako hauek izan dira alderdiak: demandatzaile gisa, María Jesús Ronda García epaitegietako prokuradorea, Alberto Andonegui Gurruchaga eta Xabier Loiola Gárateren izenean eta haiek ordezkatuz aritu dena; eta demandatu gisa, Pedro Marcos Ayuso (ordezkari gisa María Antonia de la Fuente Valdezate epaitegietako prokuradorea duela) eta María José Solórzano Cobos.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Pedro Marcos Ayuso (ordezkari gisa María Antonia de la Fuente Valdezate epaitegietako prokuradorea duela) eta María José Solórzano Cobosen aurka María Jesús Ronda García epaitegietako prokuradoreak –Alberto Andonegui Gurruchaga eta Xabier Loiola Gárateren izenean eta haiek ordezkatuz– jarritako demanda, eta, beraz, deklaratzen dut auzi-jartzaileak demandatuen jabetzekoa den basoan (Mendaroko udal mugartean) dauden pinuen gaineko baso-partzuergoaren titularrak direla; baso hori Ospaz etxaldearena zen eta Eibarko jabetza erregistroan honela inskribatuta dago: 771 finka, 895 liburukia, 11 liburua eta 185 folioa. Ondorioz, adierazten da demandatzaileek gaur egun lur horretan dagoen egurraren aprobetxamendurako eskubidea daukatela; hain zuzen ere, egurraren balioaren % 45 dagokie.

Demandatuak kondenatzen dira kostuak ordaintzera; izan ere, osorik baietsi da ebazpen honetan egindako demanda.

Legeak agindu bezala jakinaraz bekie epai hau pertsonatu diren alderdiei, aditzera emanez ez dela irmoa eta beraren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela epaitegi honetan, 20 eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Apelazio-errekurtsoa aurkezteko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta behar bezala egiaztatu beharko da zenbateko hori zainpean jarri dela epaitegi honek duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan, hala ezarrita baitago Botere Judizialari buruzko 1/2009 LOko 15. xedapen gehigarrian (xedapen hori azaroaren 3ko 1/2009 LOren bidez sartu zen).

Horrela, bada, epai honen bidez, Erregearen izenean, Gonzalo Martín Vázquez epaitegi honetako magistratu titularrak erabaki, agindu eta sinatzen du.

Eibar, bi mila eta hamazazpiko azaroaren zazpia.

AUTOA

Nik, Gonzalo Martín Vázquez magistratu titularrak, ikusi dut epaia agitzeko intzidente hau.

XEDAPENAK

Zuzendu egin da 2017-09-28ko epaia; epaitzaren lehenengo paragrafoko azken esaldia kendu eta honako hau jarriko da: «Ondorioz, adierazten da demandatzaileek gaur egun lur horretan dagoen egurraren aprobetxamendurako eskubidea daukatela, eta demandatuei egur horren balioaren % 45 dagokie».

Era berean, lehenengo, laugarren eta bosgarren zuzenbideko oinarrietan adierazten denean demandatzaileek eskubidea daukatela egurraren % 45aren aprobetxamendua izateko, esan nahi dena da demandatuek daukatela egurraren balioaren % 45aren gaineko eskubidea.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta adierazi ezin dutela inolako errekurtsorik jarri, hartara eragotzi gabe auto argigarri honen xede den epaiaren aurka, hala badagokio, jar litezkeen errekurtsoak.

Eta auto honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Maria Jose Solorzano Cobos demandatuari behar bezala jakinarazteko eman eta sinatu dut honako hau, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hemezortziko urtarrilaren hemeretzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala