Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2018ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
773

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 207/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 207/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Transformando Sociedad Cooperativa Andaluza.

Abokatua.

Prokuradorea: Jesus Arbe Mateo.

Demandatua: Agustin Sarasola Ormaechea jaunaren jaraunsle ezezagunak.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-01-11n. Hona hemen epaitza:

Osorik baiesten da Arbe prokuradoreak Transformando Sociedad Cooperativa Andaluzaren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako demanda, Agustin Sarasola Ormaechea jaunaren jaraunsleen aurkakoa. Hori dela eta, demandatua kondenatzen dut 1.284,35 euro, 3/2004 Legearen 7. artikuluaren interesak eta behar diren prozesu-kostuak ordaintzera.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Agustin Sarasola Ormaechea jaunaren jaraunsleak demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2018ko urtarrilaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala