Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2018ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
761

EBAZPENA, 2018ko urtarrilaren 26koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketetarako deialdia egiten duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 33. artikulua betez, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) aldiro antolatzen ditu hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdi orokorrak, dekretu honen esparruan zehazten diren Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen zerbitzuan diharduten langileek hizkuntza-eskakizuna egiazta dezaten.

Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko hizkuntza-normalizazioari buruzko ekainaren 29ko 174/2010 Dekretuaren 15.2.b) paragrafoa betez, Justizia Administrazioko Kudeaketa, Izapidetze eta Laguntza kidegoetako eta auzitegiko medikuen eta laborategiko laguntzaileen kidegoetako funtzionarioak aurkez daitezke hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko IVAPek aldiro antolatzen dituen deialdi orokorretara.

Bestalde, 1999ko otsailaren 18ko dataz, Aginte Judizialaren Kontseilu Gorenak eta Eusko Jaurlaritzak, Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren zenbait arlotan euskararen erabilera normalizatzeari buruzko lankidetza-hitzarmena sinatu zuten.

Lankidetza-hitzarmen horretako bosgarren klausulak bide ematen die Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko karrera judizialeko kideei IVAPek hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko antolatzen dituen deialdi orokorretara aurkezteko.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Karrera Fiskaleko eta Idazkarien Kidegoko kideek euskara ikasteari eta hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeari begira, 2005eko uztailaren 28an lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Justizia Ministerioak, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak.

Justizia Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako lankidetza-hitzarmen horrek laugarren klausularen bidez aukera ematen die, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Karrera Fiskaleko eta Idazkarien Kidegoko kideei hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko antolatzen diren deialdi orokorretara aurkezteko.

Azkenik, Ertzaintzaren euskararen normalizazio-prozesua arautzen duen 30/1998 Dekretua aldatzen duen maiatzaren 22ko 76/2012 Dekretuak bere hirugarren xedapen gehigarrian aukera ematen die Ertzaintzaren praktiketako eta karreradun funtzionarioei parte har dezaten hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko IVAPek egiten dituen deialdi orokorretan.

Horiek horrela, aipatutako araudia betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko euskara-azterketak egiteko 2018. urteko lehen deialdia onartzea, eranskinean agertzen diren oinarrien arabera.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honen aurka (zeinaren bidez IVAPeko zuzendariak deialdia egiten baitu hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako), gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengo artikuluetan.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 26a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

I. ERANSKINA
HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK EGIAZTATZEKO DEIALDIAREN EBAZPENARENA
OINARRIAK

1. oinarria.– Deialdiaren helburua.

Deialdi honek aukera ematen du Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan xedatutako lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko. Hizkuntza-eskakizun bakoitza Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila banarekin dago baliokidetuta: B1, B2, C1 eta C2, hurrenez hurren.

Izangaiek hizkuntza-eskakizun bakar baterako baino ezin izango dute eskaera egin.

2. oinarria.– Deialdian parte har dezaketenak.

Deialdi honen bidez deitutako azterketetara honako hauek aurkeztu ahal izango dira:

– Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren ezarpen-esparruan dauden Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen zerbitzuko langileak.

– Justizia Administrazioko Kudeaketa, Izapidetze eta Laguntza kidegoetako eta auzitegiko medikuen eta laborategiko laguntzaileen kidegoetako funtzionarioak, ekainaren 29ko 174/2010 Dekretuaren 15.2.b) paragrafoak ezartzen duena betez.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko karrera judizialeko kide, kidegai, behin-behineko epaile, ordezko magistratu, ordezko epaile eta bake-epaileak, 1999ko otsailaren 18ko dataz, Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren bitartez, Aginte Judizialaren Kontseilu Gorenak eta Eusko Jaurlaritzak sinatu zuten lankidetza-hitzarmenaren bosgarren klausulak ahalbideratzen duena betez.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Karrera Fiskaleko kide eta kidegaiak, ordezko fiskalak, Idazkari Judizialen Kidegoko kide eta kidegaiak, eta behin-behineko Idazkari Judizialak, 2005eko uztailaren 28an Justizia Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako lankidetza-hitzarmenak ezartzen duena betez.

– Ertzaintzaren praktiketako eta karreradun funtzionarioak, Ertzaintzaren euskararen normalizazio-prozesua arautzen duen maiatzaren 22ko 76/2012 Dekretuko hirugarren xedapen gehigarriak ahalbidetzen duena betez.

3. oinarria.– Izena ematea.

Azterketetan parte hartu ahal izateko eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik hasita.

IVAPeko deialdiaren prozesu-aldiak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko deialdiaren prozesu-aldiak bat baletoz, azterketa bera izango litzateke, eta batera egina. Hala balitz, IVAPeko deialdi honetan izena ematen duenak aldi bererako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko deialdian ere eskabidea egingo balu, aukeratzeko eskatuko litzaioke, soilik bi deialdietako batean parte hartzeko.

Deialdian parte hartu nahi dutenek eskaera Internet bidez egingo dute honako helbide elektronikoan: www.ivap.euskadi.eus/azternet. Eskabidea erregistro telematikoan sartuko da eta eskabidearen egoera kontsultatu ahal izango da prozesuaren edozein fasetan. Helbide horretatik, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko azterketa-prozesu osoaren jarraipen indibiduala eta segurua egingo da. Hartara, onartuta dauden eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus) kontsultatu daitezkeen ziurtagiri digitaletako batekin identifikatu behar du hautagaiak.

Era berean, eskabideak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak dioen edozein eratan aurkez daitezke.

Eusko Jaurlaritzako sare korporatibora sarbidea duten langileek era elektronikoan egingo dute deialdi honetarako eskaera. Horretarako, langileak intraneteko JAKINA atarira sartuko dira, eta eskabide elektronikoa egin ahal izango dute.

Eskabideak, IVAPek berariaz prestatutako eskabide-orriaren bidez ere aurkeztu ahal izango dira. Eskabide-orri hori deialdi honen II eranskinean eta Interneteko www.ivap.euskadi.eus helbideko Euskara atalaren Hizkuntza-eskakizunak azpiatalean eskainiko da.

Interesdunek IVAPeko edozein egoitzatan aurkeztuko dute eskabidea. Hona hemen helbideak:

Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz

Recalde zumarkalea 18, 48009 Bilbao

San Bartolome kalea 28, 20007 Donostia

Unibertsitateko etorbidea, 20560 Oñati

Deialdi honetan parte hartu nahi duten Ertzaintzaren praktiketako eta karreradun funtzionario guztiek eskaera egin beharko dute saileko «Gurenet» intranetaren bitartez, bertan eskuragarri izango den eskabide eredua betez. Eskabideak aurkezteko epea, Ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, 15 egun naturalekoa izango da. Epe hori amaituta, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak bidaliko du IVAPera eskabidea aurkeztu dutenen zerrenda.

4. oinarria.– Deialdira lehen aldiz aurkeztuko direnak.

IVAPek antolatutako deialdietara lehen aldiz aurkezten direnek edota, inoiz aurkeztu arren, ondoren lanpostuz aldatu direnek, lanpostu berriaren izenaren eta kodearen ziurtagiria aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera, hizkuntza-eskakizunen erregistroan jaso ahal izateko. Egoera honetan daudenek ezin izango dute eskabidea Azternet aplikazioaren bitartez egin.

Ertzaintzari dagokionez, Segurtasun Sailak egiaztatuko ditu lanpostuei dagozkien inguruabarrak.

5. oinarria.– Laugarren hizkuntza-eskakizunera aurkeztuko direnak.

Laugarren hizkuntza-eskakizuneko azterketa egin ahal izango dute, alde batetik, lanpostuan hizkuntza-eskakizun hori daukaten langileek eta, bestetik, betetzen duten lanpostuaren hizkuntza-eskakizuna edozein izanda ere, 3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu edo horren baliokidea den titulu edo ziurtagiriren bat lortu duten langileek.

Lehen aldiz aurkeztu eta 3. hizkuntza-eskakizunaren baliokidea den titulu edo ziurtagiriren bat daukatenek horren kopia ere bidali beharko dute eskabidearekin batera, ondorengo titulu edo ziurtagirien jabe badira bakarrik:

Iruñea, Tutera, Madril, Bartzelona eta Miranda de Ebroko hizkuntza-eskola ofizialetan egindako euskara-ikasketak.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak ematen duen Euskararen Gaitasun Agiria (EGA).

Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoa-Office Public de la Langue Basque erakundeak emandako Euskararen Gaitasun Agiria (EGA).

Era berean, 4. hizkuntza-eskakizuneko azterketara aurkeztu ahal izango dira, apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuko baldintzak betez, Europarako Marko Bateratuko C1 mailari dagokion azterketa egitetik salbuetsita daudenak ere. Horretarako, C1 mailari dagokion azterketa egitetik salbuesten dituzten ikasketak egin izana egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte, Unibertsitateak emanak, aipatutako Dekretuko 2. artikuluan eta 5. artikuluko 3. atalean zehazten den moduan.

6. oinarria.– Azterketa egiteko egokitzapenak behar dituzten azterketariak.

Azterketak egiteko egokitzapenak behar dituzten azterketariek eskabide-orrian adierazi behar dute zer egokitzapen eskatzen duten (aulki edo mahai berezia, entzungailuak, eta abar) eta eskabidea oinarrituta dagoen mediku-txostena aurkeztu behar dute. Azterketari horiei hizkuntza-gaitasun berdina eskatuko zaie.

7. oinarria.– Deialdira onartutakoen zerrendak.

Deialdi honetara aurkezteko eskabideak egiteko epea amaitu, eta horiek aztertu ondoren, deialdira onartutakoen behin-behineko zerrenda argitaratuko da IVAPeko zuzendariaren ebazpen baten bidez, www.ivap.euskadi.eus webgunean.

Biharamunetik hasita, zazpi egun naturaleko erreklamazio-epea izango dute interesatuek erreklamazioak IVAPeko zuzendariari idatziz aurkezteko. Epea agortuta erreklamaziorik ez bada, onartutako azterketarien behin-behineko zerrenda behin betiko bihurtuko da. Erreklamaziorik izan bada, aurkeztutakoak aztertu eta ebatzi ondoren, deialdira onartutako azterketarien behin betiko zerrenda argitaratuko da IVAPeko zuzendariaren ebazpen baten bidez.

8. oinarria.– Epaimahaia.

Azterketak zuzendu eta neurtuko dituzten epaimahaikide titularrak eta ordezkoak IVAPeko zuzendariak izendatuko ditu ebazpen bidez. Ebazpen hori, deialdira onartutakoen behin betiko zerrendarekin batera argitaratuko da IVAPeko webgunean.

Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuari jarraituz, epaitu beharreko proben edukiak nolakoak diren kontuan hartuta osatuko da Epaimahaia. Epaimahaikide gehienak karrerako funtzionarioak edo langile finkoak izango dira eta 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta eduki beharko dute.

Epaimahaikideak euren izenean arituko dira; beraz, ezin izango dira epaimahaikide aritu beste erakunde edo pertsona baten izenean.

Epaimahaiak, idazkari lanetarako, IVAPeko langile baten laguntza izango du.

Epaimahaiak, egoki baderitzo, aholkulari espezialistak eduki ahal izango ditu bere kideei laguntza emateko. Aholkulariok beren espezialitate teknikoetara mugatuko dute jarduna, izaera horrekin bakarrik hartzen baitute parte kalifikazio-organo horretan.

Epaimahaiaren jarduera Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. eta hurrengo artikuluen araberakoa izango da.

9. oinarria.– Azterketaldia. Azterketa idatzia eta ahozko azterketa.

Edozein hizkuntza-eskakizun egiaztatzeko prozesuak bi azterketa ditu; azterketa horiek idatzia eta ahozkoa dira, eta hurrenkera horretan egingo dira. Bi azterketa horiek baztertzaileak izango dira. Beraz, idatzizko azterketa gainditzen dutenek baino ez dute ahozko azterketan parte hartzeko aukerarik izango.

10. oinarria.– Azterketa idatzia.

Lehen azterketa idatzizkoa izango da. Azterketa horretan trebetasun bi neurtuko dira: irakurmena eta idazmena. Trebetasun bakoitza neurtzeko berariazko proba bat egongo da, eta proba horrek ariketa bat baino gehiago izan ditzake. Irakurmen proba gainditu egin beharko da idazmen proba zuzendu ahal izateko, eta idatzizko azterketa gainditzeko trebetasun biei dagozkien probak gainditu beharko dira.

11. oinarria.– Ahozko azterketa.

Bigarren azterketa ahozkoa izango da, eta horretan mintzamena eta entzumena neurtuko dira. Trebetasun bakoitza neurtzeko berariazko proba bat egongo da, eta proba horrek ariketa bat baino gehiago izan ditzake. Mintzamena grabatu egingo da, ez bada azterketariak horretarako baimena berariaz idatziz ezesten duela. Epaimahaiak aurrez aurreko mintzamen-saioa izango du ebaluagai, betiere, ez grabazioa. Epaimahaikideek ebaluazio-fitxan jasoko dute beren irizpena.

Ahozko azterketa gainditzeko, entzumen-proba eta mintzamen-proba gainditu behar dira, zein bere aldetik. Hala ere, entzumen-proba gainditzeko item baten edo biren faltan dagoen azterketariak konpentsatu ahal izango du puntu-gabezia hori, baldin eta, mintzamen-probaren puntuazioari gehituta, ahozko azterketan, gutxienez, 25 puntu lortzen baditu.

12. oinarria.– Azterketa egunak eta toki-orduak.

IVAPek azterketen egutegia eta azterketak egiteko tokiak egokituko ditu, betiere eskabide-kopurua eta azterketak egiteko behar diren baliabideak kontuan hartuta. Baldintza bi horiek aintzat hartuta, aukera egongo da azterketa bat baino gehiago egun eta ekitaldi bakarrean bateratzeko.

Azterketen egunak, lekuak eta orduak IVAPeko webgunean jakinaraziko dira. Bertan zehazten diren azterketa egunak eta tokiak ofizialak dira eta azterketariek, onartuta dauden hizkuntza-eskakizunaren arabera, bakoitzari egokitu zaion egunean eta tokian egingo dute azterketa. Hala ere, onartuen behin-behineko zerrenda eta behin betikoa argitaratu bitartean, 7 egun naturaleko epea egongo da azterketa-lekuak aldatzea eskatzeko, betiere idatziz arrazoituta badago. Hortik aurrera ezin izango da leku-aldaketarik eskatu.

Azterketa egin ahal izateko derrigorrezkoa da azterketariek NANa, pasaportea edo gidatzeko baimena aurkeztea.

13. oinarria.– Ebaluazio-irizpideak. Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua.

Hizkuntza-eskakizun bakoitzean eskatzen den ezagupen maila neurtzeko Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua hartuko da kontuan. B1, B2, C1 eta C2 mailen deskribapena eta ezaugarriak daude ikusgai.

14. oinarria.– Azterketak kalifikatzeko modua.

Trebetasun bakoitzaren emaitza (irakurmena, idazmena, entzumena eta mintzamena), bai azterketa bakoitzarena, bai prozesu osoarena, orokorra izango da, hau da, «gai» edo «ez gai».

15. oinarria.– Trebetasunei dagozkien proben zuzenketa eta hurrenkera.

Irakurmena, idazmena, entzumena eta mintzamena baztertzaileak dira eta emaitzak «gai» izan behar du trebetasun bakoitzari dagokion proban, hurrengo trebetasunari dagokion proba zuzendu ahal izateko.

16. oinarria.– Azterketa idatziaren emaitza gordetzea.

Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko IVAPeko zuzendariaren 2017-07-26ko deialdian azterketa idatzia (irakurmena eta idazmena) bai, baina ahozko azterketa (entzumena eta mintzamena) gainditu ez zuten izangaiak, edo aurkeztu ez zirenak salbuetsita daude ebazpen honen bidez deitutako deialdian idatzizko azterketa egitetik; hortaz, zuzenean joango dira ahozko azterketara. Hala ere, izangai horiek guztiek izena eman beharko dute deialdi honetan, dagokion epearen barruan.

Era berean, deialdi honetan idatzizko azterketa gainditu bai, baina ahozko azterketa gainditzen ez dutenei edo aurkezten ez direnei azterketa idatziaren emaitza gordeko zaie IVAPeko 2018ko bigarren deialdi orokorrerako, eta deialdi horretan ere izena eman beharko dute dagokion epean.

17. oinarria.– Azterketa idatziaren emaitzak eta erreklamazio epea.

Azterketa idatziaren behin-behineko emaitzak Epaimahaiak onartu eta IVAPeko webgunean argitaratuko dira. Azterketa idatzia gainditzen dutenek baino ez dute egingo ahozko azterketa, eta azterketa idatziaren behin-behineko emaitzaren kontra erreklamazioa jarri nahi duenak prozesuaren behin-behineko emaitza orokorrak argitaratu arte itxarongo du, hau da, ezin izango du erreklamaziorik egin fase honetan.

18. oinarria.– Ahozko azterketaren emaitzak eta behin-behineko emaitza orokorrak.

Ahozko azterketaren behin-behineko emaitzekin batera, Epaimahaiak prozesuaren behin-behineko emaitza orokorrak onartuko ditu. Prozesuko behin-behineko emaitza orokorrak argitaratuko dira IVAPeko zuzendariaren ebazpen baten bidez; era berean, argitalpenaren edukia labur-labur argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta bertan adieraziko da interesdunek nora jo behar duten eduki osoa jakiteko.

19. oinarria.– Erreklamazioak eta behin betiko emaitza orokorrak.

Behin-behineko emaitza orokorren aurkako erreklamazioak aurkezteko 7 egun naturaleko epea irekiko da, egintza EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Azterketarien erreklamazioak aztertu eta ebatzita, epaimahaiak prozesuaren behin betiko emaitza orokorrak onartuko ditu eta EHAAn jakinaraziko dira, IVAPeko zuzendariaren ebazpen baten bidez.

Prozesuaren behin betiko emaitzak jakinarazten dituen IVAPeko zuzendariaren Ebazpenaren aurka, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera, Gobernantza publiko eta Autogobernu sailburuaren aurrean gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango da.

Hizkuntza-eskakizuna gainditu izanaren egiaztatze-data behin-behineko emaitza orokorrak argitaratzen diren data izango da.

20. oinarria.– Egintzak argitaratzea.

Prozesu honetako egintza eta iragarki guztiak IVAPeko webgunean argitaratuko dira. Ertzaintzaren kasuan, horiek guztiak Saileko Gurenet intranetean ere argitaratuko dira aldi berean. Hala ere, deialdia onartzen duen eta prozesuko behin-behineko eta behin betiko emaitza orokorrak jakitera ematen dituzten IVAPeko zuzendariaren ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko dira.

21. oinarria.– Ziurtagiriak non jaso.

Azterketa hauen bidez hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatzen dutenek IVAPeko zuzendariaren ziurtagiria Azterneten bidez izango dute eskura (kontsultak/IVAP HE ziurtapenak), inprimagarria den euskarri digitalean. Era berean, ziurtagiri digitala Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri, «nire izapideak» atalean.

22. oinarria.– Datu pertsonalak.

Prozesuan bildutako datu pertsonalak «Hizkuntza-eskakizunen egiaztapenak» izeneko datu pertsonalen fitxategi automatizatuan sartuko dira (Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2014ko azaroaren 28ko Agindua, 2014ko abenduaren 30eko EHAA, 248. zk.). Fitxategi horren xedea eta aurreikusitako erabilerak honako hauek dira: lanpostuei dagozkien hizkuntza-eskakizunak egiaztatzen direla kudeatzea eta egiaztapen horien jarraipena egitea, 1997ko apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak araututako moduan; deialdi arruntetan parte hartzeko eskabideak kudeatzea; baliozkotzeak kudeatzea; hautaketa-prozesuak kudeatzea; ebaluatzaileak kudeatzea; egiaztatutako hizkuntza-eskakizunen erregistroa egitea; eskatzaileak, historiak, ziurtagiriak eta egiaztapenak kudeatzea; salbuespenen erregistroa sortzea.

Fitxategi horren erabilerak bat egingo du datu pertsonalen babesari eta jabetza publikoko datu pertsonaleko fitxategiei buruzko legeriarekin (Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea, eta garapeneko araudia). Fitxategiaren arduraduna IVAPeko Zuzendaritza da. Datuetara jo, datuak aldatu, aurka egin eta ezabatzeko eskubidea erabiltzeko zerbitzu edo unitate honetara jo behar da: IVAPeko Idazkaritza Nagusia, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Bestetik, urriaren 16ko 222/2012 Dekretuak Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua (ETZEB) sortu eta arautu zuen; bertan xedatzen den bezala, Erregistroak datuak jasotzen ditu lehendik dauden erregistro batzuetatik, IVAPeko erregistrotik ere bai. Fitxategiaren ardura Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendariarena da, eta datuetara jo, datuak aldatu, aurka egin eta ezabatzeko Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu-zuzendaritzara jo beharko da.

23. oinarria.– Errekurritzea.

Deialdia, bere oinarriak eta oinarriotatik edo epaimahaiaren jardunetatik datozen administrazio-egintza guztien aurkako errekurtsoa aurkez dezakete interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Publiko Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak jasotako kasu eta moduetan.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala