Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2018ko otsailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
757

IRAGARKIA, Uraren Legea ustez urratzeagatik zehapen-espediente bat irekitzeko erabakia hartu dela jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da erabaki hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Zehatzeko ahala gauzatzeko prozeduraren erregelamendua onesten duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 16. artikuluaren arabera, 15 eguneko epea dauka, egintza hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita, egoki iritzitako alegazio, agiri eta informazio aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta beharrezko iritzitako frogabideak proposatzeko.

Interesdunek eskuragarri dute zehapen-espedientea, Uraren Euskal Agentziaren egoitzan (Orio kalea 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Interesdunari ohartarazten zaio ezen, ezarritako epean alegaziorik aurkezten ez badu, hasiera hori ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango dela, 1398/1993 Errege Dekretuaren 13.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 1a.

Instrukzio-egilea,

ESPERANZA ZURINAGA BAÑALES.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala