Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2018ko otsailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
756

IRAGARKIA, Aiako udalerrian (Gipuzkoa) Altxerri jatetxeko urak lurretik itsasora isurtzeko eskatutako baimenaren espedientea jendaurrean jartzen duena.

Espedientearen kodea: VTM-G-2017-0005.

Eskatzailea: Xabier Atorrasagasti Garate.

Jarduera: jatetxea.

Jardueraren kokapena: Olaskoegia, 30, behea – 20810 Aia.

Ingurune hartzailea: Altxerri erreka – Oria ibaiaren tarteko urak.

Isurketa-gunea:

UTM Koordenatuak: X = 570.346 Y= 4.790.991.

Isurketa-mota eta bolumena: etxeko hondakin-uren parekoak. Urtean 850 m3.

Hori guztia jendaurrean egongo da egutegiko eta ondoz ondoko hogei (20) egunez, iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren 16.3 artikuluan xedatutakoaren arabera (irailaren 23ko EHAA). Aldi horretan, bada, isurketa horrek kalte egingo diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte Uraren Euskal Agentzian, Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoan, Donostian (Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua). Izan ere, han egongo da espedientea eskuragarri, nahi duenak azter dezan.

Donostia, 2018ko urtarrilaren 31.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.


Azterketa dokumentala