Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2018ko otsailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
753

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariaren 2018ko urtarrilaren 11ko ebazpen bat, hasiera ematen diona PSA-011/2017-XXI zehapen-prozedurari, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onesten duen apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuan jasotako arau-hauste batengatik izapidetuko denari.

Aipatutako ebazpenaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, aipatutako ebazpenaren jakinarazpen gisa balio dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Interesdunak hamabost eguneko epea izango du, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera, ebazpen horren aurka egoki ikusten dituen alegazioak, agiriak eta argibideak aurkezteko. Era berean, frogaldia eskatu eta egoki iruditzen zaizkion frogabideak proposatu ahal izango ditu iragarki honen bosgarren paragrafoan zehaztutako lekuan.

Ohartarazi egiten da orobat urriaren 1eko 39/2015 Legearen 64.2.f) artikuluak xedatzen duela ezen, prozedura hasteko erabakiaren edukiaz aurreikusitako epean alegaziorik egin ezean, erabaki hori ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango dela inputatutako erantzukizunari buruzko irizpen zehatz bat duenean.

Aipatutako espedientearen ebazpenaren testu osoa helbide honetan eskura daiteke: Eusko Jaurlaritza, Segurtasun Saila, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 5a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala