Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2018ko otsailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
750

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitiraEuskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sala bideratutako 1399/2017 prozedura arruntean interesa izan dezaketen pertsonak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzea prozedura horri buruzko administrazio-espedientea.

Sindikatu batek eragindako 1399/2017 prozedura arrunta, Pasaiako Udalaren 2017ko uztailaren 17ko erabakiaren aurkakoa. Erabaki horren bidez onartzen da Pasaiako Udalaren eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren arteko kudeaketa-gomendiorako hitzarmena sinatzea, udaltzaingoko oinarrizko mailako agenteen hautaketa-prozesu bateratua kudeatzeko eta 2017ko abuztuaren 1eko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren kontra, zeinak udaltzaingoko oinarrizko mailako agenteen hautaketa-prozedurarako deialdia egiten du.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2018ko urtarrilaren 31.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala