Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2018ko otsailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
740

EDIKTUA, delitu arinen gaineko 173/2017 judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Aitziber Azaldegui Garmendiak, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradu naizen honek,

FEDE EMATEN DUT:

173/2017 judizioan, epaia eta probidentzia eman ziren, 2017ko uztailaren 5ean eta 2017ko irailaren 18an, hurrenez hurren.

Francisco Manuel Cubero Garcia jaunak zer helbide duen jakiterik ez dagoenez, ediktu honen bidez jakinarazten zaizkio epaia eta probidentzia.

Jakinarazten zaio, halaber, ebazpen horien aurka erreforma-errekurtsoa jarri ahal duela, eta, horretarako, idatzi bat aurkeztu beharko du bulego judizial honetan, hiru eguneko epean, ebazpenak jakinarazten direnetik hasita.

Era berean, epaiaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, bai zuzenean, bost eguneko epean, bai subsidiarioki, erreformakoarekin batera, azken hori ezesten bada ere.

Ebazpenen eduki osoa ezagutzeko, epaitegi honetako bulegora bertaratu beharko da.

Eta jasota gera dadin eta Francisco Manuel Cubero Garciari jakinarazpena egiteko balio dezan, ediktu hau ematen dut hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hemezortziko urtarrilaren hogeita lauan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala