Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2018ko otsailaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
705

AGINDUA, 2018ko urtarrilaren 31koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, dokumentuak ebaluatzeko taulak onartzen dituena.

Aintzat hartuz Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentazio Ondarea erregulatzeko arauak onartzen dituen azaroaren 21eko 232/2000 Dekretuaren 30., 31., 32. eta 33. artikuluetan xedatutakoa; eta Dokumentuak Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordeak 2018ko urtarrilaren 22ko bileran onartutako dokumentuak ebaluatzeko taulen proposamenak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindu honen I. eranskinean azaltzen diren dokumentuak ebaluatzeko taulak onartzea.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 31.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala