Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2018ko otsailaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
681

1781/2017 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) zuzendari gerentearena. Honen bidez, María Soledad Mondragón Egaña andrea izendatzen da, aldi baterako erakunde horretan, Psikiatria sanitario ataleko buru (desintoxikazio unitatea), lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

EGITATEAK

1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen uztailaren 19ko 1185/2017 Ebazpenaren bidez, Barrualde-Galdakao ESIn Psikiatria Sanitario ataleko buruaren lanpostua (desintoxikazio unitatea) lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin da. Ebazpen hori argitara eman zen EHAAn (2017ko urriaren 2an), BOEn (2017ko urriaren 7an) eta Osakidetzaren web orrian.

2.– Eskaerak aurkezteko 15 egun balioduneko epea zegoen, deialdi-ebazpen hori dagokien aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, eta interesdunak epe horretan aurkeztu zuen eskaera. 2017ko urriaren 30ean amaitu zen epea.

3.– Eskabideak aurkezteko epea amaituta, eta parte hartzaileak bete beharreko baldintzak aztertu ondoren, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu zen Osakidetzaren web orrian, 2017ko azaroaren 2an.

4.– Erreklamazioak aurkezteko epea behin amaituta (2017ko azaroaren 16an), eta ez denez bat ere aurkeztu, behin betiko zerrendak onartu dira 2017ko azaroaren 17an, dagokion eran argitaratzeko.

5.– Behin betiko zerrendak, Balorazio Batzordeko kideen izendapenarekin batera, baita kudeaketaren memoria-proiektua jendaurrean jartzeari buruzko iragarpena ere, Osakidetzako web-orrian argitaratu ziren, 2017ko azaroaren 20an. Hautagaiari ere jakinarazi zitzaion aipatu deialdia.

6.– Kudeaketa memoria-proiektua jendaurrean jarrita, eta Balorazio Batzordeak aurkeztutako eskabidea baloratuta (2017ko abenduaren 15ean), baita dagokion izendapen-proposamena eginda ere (2017ko abenduaren 15ean), eta María Soledad Mondragón Egaña andreak dauzkan ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Psikiatria Sanitarioko atal-buru (desintoxikazio unitatea), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao ESIan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen uztailaren 19ko 1185/2017 Ebazpenaren 7.. oinarriak ezartzen duenez, Barrualde-Galdakao ESIko Kudeaketa Zuzendaritzak, egindako proposamena ikusita, ebazpen bat emango du proposatutako izangaia izendatzeko deialdian eskainitako lanpostua bete dezan, edo deialdia hutsik uzteko.

2.– Honako hauek aintzat hartu dira: Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 3. arau komuna; uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, lanpostu funtzionalak arautzen dituena; azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena (bereziki zerbitzu-erakundeetako zuzendari gerenteen eskumenei buruzko 15. artikuluan jasotakoak), eta aplikatu beharreko araudia.

Aurreko guztia aintzat harturik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– María Soledad Mondragón Egaña andrea izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao ESIko Psikiatria Sanitario ataleko buru (desintoxikazio unitatea), aldi baterako.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta data honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2018ko urtarrilaren 1a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, ez bada luzapena onartzen, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. Artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen hau argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren web-orrian.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

Galdakao, 2017ko abenduaren 15a.

Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala