Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2018ko otsailaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
603

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 460/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

ZULUP zibila – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: Ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe) 460/2017.

Demandatzailea: Blessing Okoromi.

Abokatua: Susana Leza Sancho.

Prokuradorea: Carmen Carrasco Arana.

Demandatua: Clement Okao.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak hartzea.

Aipatutako judizioan eman zen xedapen-atala. Honako hau dio ebazpen horrek:

XEDAPENAK

1.– Prozedura honetan 2017-10-16an emandako epaia zuzentzea erabaki da, ondoren adierazitako moduan: epaia.

2.– Aipatutako ebazpena aurrekarietan adierazitako moduan idatzita geratuko da, behin betiko, honela:

Bigarrena.– Ez da bisita-araubiderik ezarri behar Clement Okaorentzat.

Hirugarrena.– Clemente Okaoren kargura eta adingabearen alde, (100) ehun euroko mantenu-pentsioa ezarri da; hilaren lehen bost egunetan ordaindu beharko du, amak horretarako adierazitako kontuan; zenbateko hori KPIaren arabera eguneratuko da.

Aparteko gastuak direla eta, erdibana (% 50) ordainduko dituzte; aparteko gastutzat hartuko dira seme-alabenak izan eta aurreikusi eta ukatu ezin daitezkeenak eta, edonola ere, osasun-sistema publikoak edo aseguru medikoak estaltzen ez dituen osasun-gastuak, hala nola seme-alabentzat nahitaezkoak ez diren jarduera egokien bitarteko hezkuntza eta prestakuntza, horien gaineko adostasuna badago.

Ez dira aurreko paragrafoen barruan sartuko borondatezko gastuak, jarraiak badira ere, baldin eta ez badiote erantzunik ematen seme-alaben beharrizanen bati, nahiz eta egokiak izan; hala bada, egoki iritzitako gurasoak ordainduko ditu.

Sar bedi ebazpen hau epaien liburuan eta bidal bedi testigantza auto nagusietara.

Clement Okao demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen --PZLb-ko-- 497.2 artikulua).

Ebazpen horren aurka ezin du errekurtsorik jarri demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala