Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2018ko urtarrilaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
567

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren ebazpen-proposamena. Horren bidez deklaratzen da Bilboko udalerriko (Bizkaia) Zorrotzaurreko 1. jarduera integratuaren 1. egikaritze-unitateko birpartzelazio-proiektuko 9, 10 eta 19 zenbakiko partzelen lurzoruaren kalitatea.

Eranskinean agertzen diren interesdunei administrazio-egintza hori jakinarazteko helbidea ez dugunez ezagutzen, edo, saiatu arren, jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Iragarki hau argitara ematen da interesdunek horren berri izan dezaten, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Interesdunek eskuragarri dute Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren ebazpen-proposamenaren testu osoa, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Sailburuordetzaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Ebazpen-proposamen horren bidez deklaratzen da Bilboko udalerrian dagoen (Bizkaia) Zorrotzaurreko 1. jarduera integratuaren 1. egikaritze-unitateko birpartzelazio-proiektuko 9, 10 eta 19 zenbakiko partzelen lurzoruaren kalitatea, betiere Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean araututako lurzoruaren kalitatea deklaratzeko prozeduraren esparruan (DCS-71/16 espedientean eman zen lege hori). Bertan daude Saica Natur Norte SLren instalazioak, 48020-00033 kodeko kokalekuaren barnean (Zorrotzaurreko Erribera 47, Bilboko udalerria, Bizkaia).

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 23a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala