Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2018ko urtarrilaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
558

AGINDUA, 2018ko urtarrilaren 23koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostiako «Axular» Musika Eskola Pribatuari (Gipuzkoa) 1. maila edo harrerakoa irakasteko baimena emateko dena.

Donostiako «Axular» Musika Eskola Pribatuak (Gipuzkoa) 1. maila edo harrerakoa irakasteko egindako baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoan «Musika Eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2017-2018 ikasturtetik aurrera, «1. maila edo harrerakoa» irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxeari:

Kode-zenbakia: 20008155.

Izen generikoa: Musika Eskola Pribatua.

Izen espezifikoa: «Axular».

Titularra: Axular Musika Eskola C. B.

Helbidea: Aiete pasealekua, z.g. 657 posta-kutxa.

Udalerria: Donostia.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

● Mailak: 1., 2. eta 3.a.

● Adarrak:

– Instrumentu sinfonikoak: biolina, flauta, fagota eta tronpeta.

– Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.

– Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua eta trikitia.

2. artikulua.– Ikastetxea beharturik dago indarreko araudian irakasleen titulazio akademikoari buruz ezarritakoa betetzera. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 23a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala