Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2018ko urtarrilaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
550

EBAZPENA, 2018ko urtarrilaren 15ekoa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baitira zuzendari beraren 2017ko uztailaren 21eko Ebazpenak. Ebazpen horien bidez argitaratu ziren lehiaketa-faseko izangaien behin betiko puntuazioak, Langileriaren Kudeaketako Zuzendaritza Unitateek barematu beharreko merezimenduei dagozkienak, eta baita fase horretako puntuazio totalak eta zuzendari beraren 2017ko abuztuaren 3ko Ebazpena ere, zeinaren bidez argitaratu baitziren Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez iragarritako hautaketa-prozeduran lehiaketa-oposaketa gainditu zuten izangai hautatuen behin betiko zerrendak.

Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez (2017-02-23ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia iragarri zen.

Hezkuntza Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2017ko otsailaren 21eko Ebazpenen bidez argitaratu ziren lehiaketa fasean izangaiek eskuratutako behin betiko puntuazioak, Langileriaren Kudeaketako Zuzendaritza Unitateek barematu beharreko merezimenduei dagozkienak, baita fase horretako puntuazio totalak ere.

Hezkuntza Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2017ko abuztuaren 3ko Ebazpenaren bidez argitaratu ziren hautaketa-prozeduran oposizio-lehiaketa gainditu zuten izangai hautatuen behin-betiko zerrendak.

Ianhire Bereziartua Zubialdea andreak (Pedagogia Terapeutikoko espezialitatea), Ainara Bilbao Uriarte andreak (Haur Hezkuntzako espezialitatea), Itziar Etxarte Elizondo andreak (Lehen Hezkuntzako espezialitatea), Elaia Torres Bizkarra andreak (Pedagogia Terapeutikoko espezialitatea), Maialen Alberro Lasuen andreak (Pedagogia Terapeutikoko espezialitatea) eta Elixabete Izaguirre Ayestaran andreak (Haur Hezkuntzako espezialitatea) aipatu hautaketa-prozeduran parte hartu zuten.

Ianhire Bereziartua Zubialdea andrea, Ainara Bilbao Uriarte andrea eta Itziar Etxarte Elizondo andrea hautatuak izan ziren, 7,2869, 6,9400 eta 6,7195 puntuko puntuazio globalarekin, hurrenez hurren (lehiaketa- eta oposaketa-faseen puntuazio haztatuen baturaren emaitza). Eta Elaia Torres Bizkarra andrea, Maialen Alberro Lasuen andrea eta Elixabete Izaguirre Ayestaran andrea, zeinek, hurrenez hurren, 6,7610, 6,5083 eta 6,7700 puntuko puntuazio globala eskuratu baitzuten, ez ziren hautatuak izan, 6,8508 eta 6,8200 puntu eskuratu baitzuten Pedagogia Terapeutikoko eta Haur Hezkuntzako espezialitateetan hautatuak izan ziren azken izangaiek, hurrenez hurren.

Pertsona horiek gora jotzeko errekurtsoak aurkeztu zituzten Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2017ko abuztuaren 3ko Ebazpenaren aurka, eta I. eranskinaren II.1 apartatuan eman zitzaien puntuazioarekiko haien desadostasuna adierazi zuten (merezimenduen baremoa).

Hezkuntzako sailburuaren 2017ko abenduaren 14ko eta 29ko Aginduen bidez baietsi ziren pertsona horiek aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak, eta, II.1 apartatuan (Espediente akademikoa), puntuazio hau aitortu zaie:

– Ianhire Bereziartua Zubialdea andreari, Pedagogia Terapeutikoko espezialitatean hautatua, txanda irekian: 1,500 puntu.

– Ainara Bilbao Uriarte andreari, Haur Hezkuntzako espezialitatean hautatua, txanda irekian: 1,000 puntu.

– Itziar Etxarte Elizondo andreari, Lehen Hezkuntzako espezialitatean hautatua, txanda irekian: 1,000 puntu.

– Elaia Torres Bizkarra andreari, Pedagogia Terapeutikoko espezialitatean hautatua, txanda irekian: 1,500 puntu.

– Maialen Alberro Lasuen andreari, Pedagogia Terapeutikoko espezialitatean hautatua, txanda irekian: 1,500 puntu.

– Elixabete Izaguirre Ayestaran andreari, Haur Hezkuntzako espezialitatean hautatua, txanda irekian: 1,000 puntu.

Lehiaketa-fasean lortutako puntuazioa handitzeak dakar prozesuan lortutako puntuazio globala ere handitzea, eta, ondorioz, aldatu egiten da jada hautatuak zeuden hiru errekurtsogileek zerrendan zuten lekua, eta beste hiru errekurtsogileak, aldiz, hautatuak izatera pasatzen dira.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2017ko otsailaren 21eko Ebazpenak aldatzea, zeinek argitara eman baitzituzten Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez iragarritako hautaketa-prozeduraren lehiaketa-fasean izangaiek lortu zituzten behin betiko puntuazioak, Langileriaren Kudeaketako Zuzendaritza Unitateek barematu beharreko merezimenduei dagozkienak, eta baita fase horretako puntuazio totalak ere. Horren ondorioz, hau da jarraian zehazten diren pertsonei lehiaketa-fasean dagokien puntuazioa:

– Ianhire Bereziartua Zubialdea andrea

II.1 apartatua: 1,500 puntu

II. apartatua: 1,500 puntu

Puntuazioa, guztira: 8,500 puntu

– Ainara Bilbao Uriarte andrea

II.1 apartatua: 1,000 puntu

II. apartatua: 2,000 puntu

Puntuazioa, guztira: 8,000 puntu

– Itziar Etxarte Elizondo andrea

II.1 apartatua: 1,000 puntu

II. apartatua: 1,000 puntu

Puntuazio, guztira: 7,2900 puntu

– Elaia Torres Bizkarra andrea

II.1 apartatua: 1,500 puntu

II. apartatua: 2,700 puntu

Lehiaketa-faseko puntuak, guztira: 7,2830 puntu

– Maialen Alberro Lasuen andrea

II.1 apartatua: 1,500 puntu

II. apartatua: 4,500 puntu

Puntuazioa, guztira: 5,8250 puntu

– Elixabete Izaguirre Ayestaran andrea

II.1 apartatua: 1,000 puntu

II. apartatua: 1,000 puntu

Puntuazioa, guztira: 6,600 puntu

Bigarrena.– Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2017ko abuztuaren 3ko Ebazpena aldatzea, zeinaren bidez argitara eman baitziren Hezkuntza sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez iragarritako hautaketa-prozeduran oposizio-lehiaketa gainditu zuten izangai hautatuen behin betiko zerrendak.

– Ianhire Bereziartua Zubialdea andreari, izangai hautatua Pedagogia Terapeutikoko espezialitatean, 2. hizkuntza-eskakizuna, txanda irekia, 7,7869 puntuko puntuazio totala dagokio.

– Ainara Bilbao Uriarte andreari, izangai hautatua Haur Hezkuntzako espezialitatean, 2. hizkuntza-eskakizuna, txanda irekia, 7,2733 puntuko puntuazio totala dagokio.

– Itziar Etxarte Elizondo andreari, izangai hautatua Lehen Hezkuntzako espezialitatean, 2. hizkuntza-eskakizuna, txanda irekia, 7,0528 puntuko puntuazio totala dagokio.

– Elaia Torres Bizkarra andreari, izangai hautatua Pedagogia Terapeutikoko espezialitatean, 2. hizkuntza-eskakizuna, txanda irekia, 7,2610 puntuko puntuazio totala dagokio. Horren ondorioz, hautatua da.

– Maialen Alberro Lasuen andreari, izangai hautatua Pedagogia Terapeutikoko espezialitatean, 2. hizkuntza-eskakizuna, txanda irekia, 7,0083 puntuko puntuazio totala dagokio. Horren ondorioz, hautatua da.

– Elixabete Izaguirre Ayestaran andreari, izangai hautatua Haur Hezkuntzako espezialitatean, 2. hizkuntza-eskakizuna, txanda irekia, 7,1033 puntuko puntuazio totala dagokio. Horren ondorioz, hautatua da.

Hirugarrena.– Hogei egun naturaleko epe bat irekitzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hautatu gisa izendatutako Elaia Torres Bizkarra andrea, Maialen Alberro Lasuen andrea eta Elixabete Izaguirre Ayestaran andrea izangaiek 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren hamaikagarren oinarrian zerrendatutako agiriak Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan aurkez ditzaten.

Epe horretan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, adierazitako agiriak aurkezten ez badituzte, edo, horiek aztertu ondoren, ondorioztatzen bada aipatutako aginduaren bigarren oinarrian adierazitako baldintzaren bat ez dutela betetzen, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Gainera, hasierako eskabidea faltsutzegatik izan dezakeen erantzukizuna ere eskatu ahal izango zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 15a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.


Azterketa dokumentala