Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2018ko urtarrilaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
513

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Gipuzkoako Laneko eta Segurantzako Lurraldearen hainbat errekerimendu, erakunde sindikalen eta enpresarialen estatutuak gordailutzeari buruzkoa, maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretua betetzeko, eranskinean aipatutako espedienteetan.

Ezinezkoa izan da errekerimendu hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Horretarako, honen bidez erakunde interesdunei edo haien ordezkariei jakinarazten zaie ezen, Erakunde sindikalen eta enpresarialen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarria betetzeko, ikusi dela gordailututako estatutuek ez dituztela betetzen 5.2.b.7 artikuluan eskatzen diren baldintzak edo dauden datuek ez dutela egiaztatzen beren konturako langileak dituzten enpresaburuek (erakunde enpresarialak) edo besteren konturako langileek (erakunde sindikalak) osatzen dutenik elkartea. Dokumentazioa Gipuzkoako Lan eta Gizarte Segurantzaren Ordezkaritzan aurkeztu beharko dute, 10 eguneko epean; zuzenean egin dezakete edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako edozein bide erabiliz.

Erakunde sindikalei eta enpresarialei ohartarazten zaie ezen, aurkitutako akatsak zuzendu ezean, dagokion erregistrora edo gordailura bidaliko dela espedientea, gaur egungo gordailuan ez egoteko ebazpena emanda, gutxieneko eskakizunak ez ditu betetzen eta.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia, 2018ko urtarrilaren 22a.

Gipuzkoako Laneko eta Gizarte Segurantzako ordezkaria,

RAMÓN LERTXUNDI ARANGUENA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala