Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2018ko urtarrilaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
504

IRAGARKIA, 2018ko urtarrilaren 17koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako proiektu hau: Zaldibarko udal-mugartean, «ST Zaldibar» izeneko 132/30kVko transformazio azpiestazioa berritzea.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan (2013-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako jendaurrean jartzen da dagoen instalazioan egin den jarduera:

Erref: SUB. N.º 30 IFU/TLE.

Esp: 48-AT-E-2017-00021 eta 48-AT-E-2017-00024 (48-AT-D-1960-21).

– Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.

– Kokalekua: Zaldibarko udal-mugartea.

– Aurrekontua, guztira: 1.401.301,60 euro.

– Xedea: energia elektrikoaren kalitatea eta horniduraren segurtasuna hobetzea.

Jardueraren ezaugarri nagusiak:

132kVko sistema: etengailu automatikoen aldaketa, ebakigailuak motorizatzea, tentsio neurketa sistemaren aldaketa eta horiei guztiei eusteko egitura metalikoa instalatzea.

30kVko sistema: barrualdeko gelaxkak jartzea kanpoko posizioak trinkotzeko, lurrerako erreaktantziak, transformadore osagarriak eta babes sistemak aldatzea, eta beharrezko obra zibila egikaritzea (metalezko egitura, gelaxkak kokatzeko eraikin aurrefabrikatua eta abar).

Administrazio-baimena eta egikaritze-proiektuaren onarpena eskatzen dira.

Argitara ematen da hori guztia jendeak horren berri izan dezan, dokumentazioa aztertu ahal izateko sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao). Bidezko iritzitako alegazioak – bi kopia – dagokion ordezkaritzan aurkeztu beharko dira, gehienez ere 20 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Bilbao, 2018ko urtarrilaren 17a.

Lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala