Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2018ko urtarrilaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
497

IRAGARKIA, Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordearena, gestio bateratuko eraikinetarako ikusentzunezko materialaren hornidura eta instalazioa helburutzat duen administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila.

b) Espedientea tramitatzen duen atala: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: KM/2017/057.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: hornidura.

b) Helburua: Ikusentzunezko materialaren hornidura eta instalazioa.

c) Aldizkari ofiziala eta lizitazio iragarkiaren argitaratze-data: 2017ko azaroaren 8ko EHAA.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Loteen araberako banaketa eta zenbakia: bai, lau.

1. lotea: Lakuako 8 bilera-gelatan ikusentzunezkoen hornidura eta instalazioa.

2. lotea: Lakua IIn eraikitako gela berrietarako bi bideokonferentzia ekipo osoen hornidura eta instalazioa.

3. lotea: Gipuzkoako bi bilera-gelatarako ikusentzunezkoen hornidura eta instalazioa.

4. lotea: Bizkaiko bi bilera-geletarako ikusentzunezkoen hornidura eta instalazioa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

82.644,63 euro, BEZik gabe (100.000 euro BEZa barne).

5.– Esleipena.

a) Esleitzeko data: 2018-01-09.

b) Formalizatzeko data: 2018-01-16.

c) Kontratistak:

1. lotea: A-2 Alquiler Audiovisual, S.L.

2. lotea: Telesonic, S.A.U.

3. lotea: Telesonic, S.A.U.

4. lotea: Telesonic, S.A.U.

d) Herritartasuna: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoak:

1. lotea: 25.979,83 euro, BEZik gabe (31.435,60 euro, BEZa barne).

2. lotea: 19.000,00 euro, BEZik gabe (22.990 euro, BEZa barne).

3. lotea: 5.000,00 euro, BEZik gabe (6.050 euro, BEZa barne).

4. lotea: 5.400,00 euro, BEZik gabe (6.534 euro, BEZa barne).

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 24a.

Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea,

NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.


Azterketa dokumentala