Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2018ko urtarrilaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
492

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2018ko urtarrilaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, ezartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendeko Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 2018-2019 ikasturtean izena emateko eskaerak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epea, bai eta ikastetxe horietan ikasleak onartzeko jarraibideak ere».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren idazkaritzako eta Legebiltzarrerekiko Harremanetarako Zuzendarizak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Eta horretarako hutsak aurkitu dira honako agindu honen I. eranskinean: «Agindua, 2018ko urtarrilaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, ezartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendeko Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 2018-2019 ikasturtean izena emateko eskaerak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epea, bai eta ikastetxe horietan ikasleak onartzeko jarraibideak ere», (2018ko urtarrilaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 10.zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Aipatutako I. eranskinean, hamaseigarren jarraibidearen 1. atalean, 2018/179 (17/12) orrialdean,

honela dio:

«1.– (...) Puntuazio gehigarri hori, gehienez, bi puntukoa izango da.»

baina honela esan behar du:

«1.– (...) Puntuazio gehigarri hori, gehienez, puntu batekoa izango da.»

Hamaseigarren jarraibidearen 5. atalean, 2018/179 (17/13) orrialdean,

honela dio:

«5.– Atal honetako puntuak emateko irizpideen artean, baremoaren beste ataletan aintzat hartutako arrazoi eta egoerak ere egon daitezke. Hartara, arrazoi eta egoera horiengatik ematen den puntuazioa gehituko da. Baina kontuan hartu behar da atal honetan gehienez ere bi puntu osagarri eman daitezkeela.»

baina honela esan behar du:

«5.– Atal honetako puntuak emateko irizpideen artean, baremoaren beste ataletan aintzat hartutako arrazoi eta egoerak ere egon daitezke. Hartara, arrazoi eta egoera horiengatik ematen den puntuazioa gehituko da. Baina kontuan hartu behar da atal honetan gehienez ere puntu osagarri bakarra eman daitekeela.»


Azterketa dokumentala