Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2018ko urtarrilaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
489

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 29koa, Industriako sailburuordearena, Gauzatu-Industria programan jasotako laguntzen 2017ko ekitaldiko onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Gauzatu-Industria programaren bidez, teknologia-oinarriko ETEak edo ETE berritzaileak sortu eta garatzeko laguntzak ematen dira.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publikotasunaren printzipioa. Hori dela eta, laguntza horien onuradunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena egin zaienez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da orain onuradunen zerrenda. Hori guztia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak 2017ko maiatzaren 31n emandako Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez, agindu horretan arautu baitzen Gauzatu-Industria programa, teknologia-oinarriko ETEak edo ETE berritzaileak sortu eta garatzeko laguntzak ematekoa.

Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko maiatzaren 31ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradun izan direnen zerrenda, eranskinean ageri dena (2017ko ekitaldia). Agindu horren bidez, Gauzatu-Industria programa arautzen da, teknologia-oinarriko ETEak edo ETE berritzaileak sortu eta garatzen laguntzekoa.

Vitoria-Gasteiz, 2017 abenduaren 29a.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala