Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2018ko urtarrilaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BIZKAIKO BATZAR NAGUSIA
474

IRAGARKIA, Bizkaiko Batzar Nagusiek Busturiko udal mugartearen barruan dagoen Sukarrietako San Antonio enklabea desagerrarazteko hartutako erabakiari buruzkoa.

Nik, Elsa Pamparacuatro Merchán, Bizkaiko Batzar Nagusietako bigarren idazkaria naizen aldetik, honako hau

EGIAZTATZEN DUT:

Batzar Nagusi arruntak, Gernikako Batzarretxean bi mila eta hamazazpiko abenduaren hamalauan balio osoz egindako bileran, Busturiko udal mugartean San Antonio enklabea, Sukarrieta udalerriari dagokiona, kentzea onesteko Bizkaiko Foru Aldundiak, 2016ko azaroaren 23ko autoa betetzeko, hartutako erabakia onartzea erabaki zuela, honako era honetara:

Lehenengoa.– 2016ko azaroaren 26ko erabakiaren bidez Sukarrietako Udalak egindako alegazioak ez onartzea. Aipatutako erabakia legezko zinegotzi kopuruak hartu zuen aho batez, bilera honen aktari 25. eranskin moduan gehitutako eta erabakiaren motibagarri den txostenean jasotakoa oinarri hartuta eta 2016ko azaroaren 23ko autoa betetzeko.

Bigarrena.– Sukarrietako San Antonioko enklabea (Busturiko udal mugartearen barruan dago) desagerrarazteko proposamena onartzea, 2016ko azaroaren 23ko autoa betetzeko; Busturian sartuko da.

Hirugarrena.– San Antonioko enklabea desagerrarazteak Sukarrietaren egoera finantzarioan izango duen kalte ekonomiko nabarmena dela-eta, eta aplikazio iragankorreko araubide gisa, enklabetik eratorritako diru-sarrerak (udan saltokiak edo kioskoak instalatzeko emakidak, enklabeko establezimenduen jarduera ekonomikoen gaineko zerga, eta, enklabea desagertu ondorengo 5 urteei dagokienez, populazio-galerari, azalera-galerari eta San Antonioko hondartzako asistentziari eragiten dioten udal finantzaketako Udalkutxa fondoaren banaketa-irizpideak) Sukarrietako Udalak jasoko ditu ordainetan.

Laugarrena.– San Antonioko enklabea desagerraraztea dela-eta, Bizkaiko Batzar Nagusien onarpena, hala badagokio, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta iragarki bat jarriko da Estatuko Aldizkari Ofizialean.

Bosgarrena.– Erabakia dagokien udalerriei, Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuari eta Estatuko Administrazioari jakinaraziko zaie, eta Toki Erakundeen Erregistroan azal dadin aginduko da.

Seigarrena.– Eragindako lurraldeari aplikagarria zaion hirigintza-araubidea indarrean dagoena izango da; hala ere, Busturiko Udalak berrikusi ahal izango du, hirigintza-legediarekin bat.

Eta jasota gera dadin egiten dut egiaztagiri hau, Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariaren oniritziarekin, Bilbon, bi mila eta hamazazpiko abenduaren hamalauan.

Bigarren idazkaria,

ELSA PAMPARACUATRO MERCHÁN.

O.E. Lehendakaria,

ANA OTADUI BITERI.


Azterketa dokumentala