Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2018ko urtarrilaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
370

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 233/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Eibarko (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 233/2017 prozedura bideratu da, Rosa Fernandez Justinianok eskatuta Hiver Justiniano Calderonen aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

Eibar, bi mila eta hamazazpiko abenduaren hemeretzia.

Nik, Gonzalo Martín Vázquezek, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko magistratu titularra naizen honek, ikusi ditut gurasoen eta seme-alaben arteko neurriei buruzko 233/2017 auto hauek. Bertan, honako hauek izan dira parteak: demandatzaile gisa, Cristina Gabilondo Lapeyra epaitegietako prokuradorea, Rosa Fernández Justiniano andrearen izenean eta hura ordezkatuz; eta demandatu gisa, Hiver Justiniano Calderón jauna, auzi-iheslari deklaratua; Fiskaltzak ere parte hartu du.

XEDAPENAK

Baietsi egiten da prokuradore Cristina Gabilondo Lapeyrak Rosa Fernández Justinianoren izenean eta hura ordezkatuz Hiver Justiniano Calderónen aurka gurasoen eta seme-alaben arteko neurriei buruz jarritako demanda; eta, beraz, honako neurri hauek ezarri dira:

1) Rosa Fernández Justiniano andreari esleitzen zaio XXXXX seme adingabearen zaintza eta jagoletza; guraso-ahala, berriz erdibana izango dute.

2) Ez da aitaren aldeko bisita-erregimenik ezarriko.

3) 100 euroko mantenu-pentsio bat ezarri da seme-alaben alde eta Justinianoren kargura. Kopuru hori hil bakoitzeko lehenengo bost egunetan ordaindu beharko da, amak xede horretarako adierazitako banku-kontuan, eta urtero-urtero eguneratuko da KPIk dituen aldaketen arabera. Ezohiko gastuak aparte doaz, eta gurasoek erdibana ordaindu beharko dituzte.

4) Rosa Fernández Justinianori baimena ematen zaio berak bere kabuz nahi bestetan berrizta dezan XXXXX seme adingabearen pasaportea, baita adingabeak behar dituen identifikazio-agiriak ere egiteko.

Ez da berariaz kosturik ezartzen.

Legeak agindu bezala jakinaraz bekie epai hau alderdiei, aditzera emanez ez dela irmoa eta beraren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela epaitegi honetan, 20 eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Apelazio-errekurtsoa aurkezteko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta behar bezala egiaztatu beharko da zenbateko hori zainpean jarri dela epaitegi honek duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan, hala ezarrita baitago Botere Judizialari buruzko 6/1985 LOko 15. xedapen gehigarrian (xedapen hori azaroaren 3ko 1/2009 LOren bidez sartu zen).

Horrela, bada, epai honen bidez, Erregearen izenean, Gonzalo Martín Vázquez epaitegi honetako magistratu titularrak erabaki, agindu eta sinatzen du.

Eta Hiver Justiniano Calderon demandatuari jakinarazpena behar bezala egiteko balio dezan, idazki hau ematen eta sinatzen dut, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamazazpiko abenduaren hogeita batean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala