Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2018ko urtarrilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BASAURIKO UDALAREN KULTUR ETXEA
323

IRAGARKIA, Basauriko Udal Kultur Etxearen 2017ko lan-eskaintza publikoari buruzkoa.

Basauriko Udal Kultur Etxearen 2017ko lan-eskaintza publikoa argitaratu da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (2017ko abenduaren 26ko BAO, 244. zenbakia). Lan-eskaintza publiko hori presidentearen 2017ko azaroaren 13ko Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Eskaintza hori honako lanpostu hauek betetzeko da, barne-sustapenaren bidez: 3 teknikari administrari (C1) eta harreman publikoetarako arduradun 1 (A2).

Hori guztia argitaratzen da, Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legearen 24. artikulua betetzeko.

Basauri, 2018ko urtarrilaren 10a.

Basauriko Udal Kultur Etxeko presidentea,

NORA PEREDA ABURTO.


Azterketa dokumentala