Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2018ko urtarrilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
321

1564/2017 EBAZPENA, abenduaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Kudeaketa eta Zerbitzuetako langileen lekualdatze-lehiaketaren epaimahai kalifikatzailea izendatzen da.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1403/2017 Ebazpenaren bidez, kudeaketa eta zerbitzuetako langileen lekualdatze-lehiaketarako deialdia egin zen. Ebazpena 2017ko azaroaren 28ko EHAAn argitaratu zen (227. zk.).

Aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenaren 7. oinarrian aurreikusitakoaren bat etorriz, Osakidetzako zuzendari nagusiak izendatuko du aipatutako lekualdatze-lehiaketa kalifikatuko duen epaimahaia.

Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian langile-gaietan aitortuta dauzkadan eskumenez baliatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1403/2017 Ebazpenaren bidez deitutako kudeaketa eta zerbitzuetako langileen lekualdatze-lehiaketako epaimahai kalifikatzailea izendatzea. Epaimahaia osatuko duten kideak ebazpen honen I. eranskinean jasota daude.

Bigarrena.– Ebazpen honek duen egunetik aurrera emango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.

Laugarrena.– Deialdiaren 11. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 28a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

I. ERANSKINA
EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA
KUDEAKETA ETA ZERBITZUETAKO LANGILEAK

Presidentea:

– Titularra: Xabier Balerdi Tolosa.

– Ordezkoa: María Natividad Sáenz Zubiaga.

Lehen epaimahaikidea:

– Titularra: Jacinto Ruiz Osma.

– Ordezkoa: María Aranzazu Murguiondo Biain.

Bigarren epaimahaikidea:

– Titularra: Fernando Asensio Olavarria.

– Ordezkoa: María Teresa Cuadrado Zubizarreta.

Hirugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Xabier Arauzo Uriarte.

– Ordezkoa: Ana Patricia Pujana Uriarte.

Laugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Juan José Alegre Alegre.

– Ordezkoa: Susana Villarreal Aranda.

Bosgarren epaimahaikidea:

– Titularra: María Soledad Álvarez Hueso.

– Ordezkoa: Ricardo Navajas Cardenal.

Idazkaria:

– Titularra: Javier Arispe Ruiz de Gauna.

– Ordezkoa: Nerea Arenas Vázquez.


Azterketa dokumentala