Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2018ko urtarrilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
316

1559/2017 EBAZPENA, abenduaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Mediko eta Teknikarien lanbide-taldeko (Fakultatibo Espezialista Familia-Medikua-LMT eta Fakultatibo Espezialista Pediatriako Medikua-LMT izan ezik) lekualdatze-lehiaketaren epaimahai kalifikatzailea izendatzen da.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1398/2017 Ebazpenaren bidez, Fakultatibo Mediko eta Teknikarien lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketa deitu zen (Fakultatibo Espezialista Familiako Medikua-LMT eta Fakultatibo Espezialista Pediatriako Medikua-LMT izan ezik). Ebazpena 2017ko azaroaren 30eko 229 zenbakiko EHAAn argitaratu zen.

Aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenaren 7. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetzako zuzendari nagusiak aipatutako lekualdatze-lehiaketa kalifikatuko duen epaimahaia izendatuko du.

Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1398/2017 Ebazpenaren bidez deitutako Fakultatibo Mediko eta Teknikarien lanbide-taldeko (Fakultatibo Espezialista Familiako Medikua-LMT eta Fakultatibo Espezialista Pediatriako Medikua-LMT izan ezik) lekualdatze-lehiaketako epaimahai kalifikatzailea izendatzea. Epaimahaia osatuko duten kideak Ebazpen honen I. Eranskinean jasotzen dira.

Bigarrena.– Ebazpen honek duen egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.

Laugarrena.– Deialdiko 11. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 28a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

I. ERANSKINA
EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA
FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKARIEN LANBIDE-TALDEKO LEKUALDATZE-LEHIAKETA

Epaimahaiburua:

– Titularra: Carlos Sola Sarabia.

– Ordezkoa: José Ignacio Aranzabal Pérez.

Lehenengo epaimahaikidea:

– Titularra: María Teresa Bacigalupe Artacho.

– Ordezkoa: Eugenia Campo Cimarras.

Bigarren epaimahaikidea:

– Titularra: María Blanca Segurola Lázaro.

– Ordezkoa: Ricardo Samper Ochotorena.

Hirugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Adelina Pérez Alonso.

– Ordezkoa: Eduardo Millán Ortuondo.

Laugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Enrique Fernando Peiró Callizo.

– Ordezkoa: María Carmen Iturricastillo Pérez.

Bosgarren epaimahaikidea:

– Titularra: Vicente Ullate Jaime.

– Ordezkoa: Manuel Alcalde Ciganda.

Idazkaria

– Titularra: Ander Santamaría García.

– Ordezkoa: María Belén García Sobrón.


Azterketa dokumentala