Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2018ko urtarrilaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
300

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 342/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 342/2016 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Iñaki De Urbieta Sainz de Vicuña.

Abokatua: Mikel Alonso Zarraga.

Prokuradorea: Nikole Calvo Gomez.

Demandatua: Ariane Nebreda Gomez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-12-15ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Nikole Calvo Gómez prokuradoreak Iñaki de Urbieta Sainz de Vicuña-ren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, José Carlos Nebreda Santillán-en jaraunslearen (Ariane Nebreda Gómez alabaren) aurkakoa. Horrenbestez, Ariane Nebreda Gómez kondenatzen dut honako hauek ordaintzera: 6.045,33 euro, gehi ebazpen honen laugarren zuzenbide-oinarrian adierazitakoaren araberako interesak eta prozesuko kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (0011 0000 04 0342 16). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, erabaki da ebazpen horren berri ematea Ariane Nebreda Gomez demandatuari –legez, Amelia Gomez Perez de Carcamok ordezkatua–, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktua argitaratuta.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala