Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2018ko urtarrilaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
298

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 67/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 67/2017 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Vanessa Nuñez Fernandez.

Abokatua: Vicente Azpilicueta Olagüe.

Prokuradorea: Juan Guillermo Gonzalez Belmonte.

Demandatua: Barlo Castro Vigueret.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzeko neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-11-21ean. Hona hemen epaitza:

Baiesten dut gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak arautzeko Vanessa Núñez Fernández andreak aurkeztu duen demanda, Barlo Castro Vigueret jaunaren aurkakoa, auzi-iheslaria bera. Horrenbestez, hau adierazten dut:

1.– XXXXX adingabearen zaintza eta jagoletza Vanessa Núñez Fernándezi ematea.

2.– Guraso-ahala, berriz, partekatua.

3.– Adingabearen aldeko mantenu-pentsio bat ezartzea, 300 eurokoa. Hilero eta aurreratuta ordaindu beharko da pentsio hori, hilabete bakoitzaren lehen bost egunetan, amak horretarako zehaztutako banku-kontuan. Zenbateko hori KPIaren arabera eguneratuko da.

4.– Bisita-araubidea, adingabearen inguruabarren arabera.

5.– Aparteko gastuak bi gurasoek ordainduko dituzte, erdibana. Halakotzat hartuko dira: eskola-matrikulak, liburuak, gaixotasun-gastuak, ortodontzia, eskolaz kanpoko jarduerak...

Barlo Castro Vigueret demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2017ko azaroaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala