Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2018ko urtarrilaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
295

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 900/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 900/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Alokabide, Eusko Jaurlaritzaren mendeko sozietate publikoa.

Abokatua: Unai Ruiz Lacasa.

Prokuradorea: Cristina Gomez Martín.

Demandatua: Walter Ramirez Banegas.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-10-19an.

Walter Ramirez Banegas demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko abenduaren 29a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala