Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2018ko urtarrilaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
294

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 481/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 481/2017 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Ibon Sánchez Villota.

Alderdi demandatua: María del Carmen Lorenzo Olivar eta Arkaitz Zaballa Díaz.

Gaia.

Judizio horretan, ebazpena eman da, eta hau dio:

260/2017 epaia.

Epailea: Ines Soria Encarnación.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko azaroaren zortzia.

Alderdi demandatzailea: Ibon Sánchez Villota.

Abokatua: Alberto Ruano Alcubilla.

Prokuradorea: Jose Felix Basterrechea Aldana.

Alderdi demandatua: María del Carmen Lorenzo Olivar eta Arkaitz Zaballa Díaz.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

XEDAPENAK

Osorik baiesten dut Ibón Sánchez Viliotaren ordezkaritzak aurkeztutako demanda, Arkaitz Zaballa Díaz eta María del Carmen Arenzuren aurkakoa. Horrenbestez, demandatuak kondenatzen ditut solidarioki 4.548,46 euro ordaintzera, gehi 2017ko ekainaren 1etik sortutako legezko interesak.

Alderdi demandatuari ezarri dizkiot kostuak.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua)

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4709). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko azaroaren zortzian.

Alderdi demandatuaren gaur egungo bizilekua edo egoitza ezezaguna denez, ediktu hau EHAAn argitaratzea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, Arkaitz Zaballa Diazi eta Maria Carmen Lorenzori epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Barakaldo (Bizkaia), 2017ko abenduaren 28a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala