Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2018ko urtarrilaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

AZKOITIKO UDALA
256

IRAGARKIA, Azkoitiko Zaraten Mapa behin betiko onartzeari buruzkoa.

2017ko abenduaren 27an, Udalbatza Osoak honako erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:

Lehenengoa.– Azkoitiko Zaraten Mapa (Azkoitiko Zarataren Mapa Estrategikoa), behin betiko onartzea.

Bigarrena.– Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki-taulan, Azkoitiko Udaleko webgunean eta Gipuzkoa Irekian argitaratzea erabakia.

Hirugarrena.– Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio-bidea amaitzen du. Interesdunek haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar diezaiokete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hileko epean, erabaki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko paragrafoan adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman zuen organoari, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik hasita. Horrela eginez gero, ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu berraztertzeko errekurtsoa berariaz ebatzi arte edo presuntzioz ezetsi arte.

Hori guztia, eskubideak babesteko egoki irizten diren egintza edo errekurtsoak aurkezteari kalterik egin gabe.

Azkoitia, 2018ko urtarrilaren 8a.

Alkatea,

JAVIER ZUBIZARRETA ZUBIZARRETA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana