Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2018ko urtarrilaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
242

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurrietarako 860/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe) 860/2017.

Demandatzailea: Joy Omoruyi.

Abokatua: Luis Javier Marfil Orantes.

Prokuradorea: Patricia Sanchez Sobrino.

Demandatua: Jolly David Osemwegie.

Gaia: gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak arautzea.

Aipatutako judizioan epaia eman da. Honako hau dio ebazpenak:

576/2017 EPAIA

Vitoria-Gasteiz (Araba), bi mila eta hamazazpiko abenduaren hemezortzia.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile M. Belén González Martínek eta haren alderdiak aztertu dituzte epaitegi honetan bideratutako 860/2017 prozeduran gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak arautzeko autoak. Alderdiak hauek dira: Joy Omoruyi demandatzailea, Sanchez Sobrino prokuradorearekin, eta Jolly David Osemwegie demandatua (auzi-ihesean eta prozesu-ordezkaririk gabe), beraz, Fiskaltza ere izan da parte. Erregearen izenean eman da ebazpen hau.

Jolly David Osemwegie demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikulua –PZLb–).

Ebazpen horren aurka apelazioko errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala