Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2018ko urtarrilaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
234

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 6koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordearena, Automobilgintzaren Ingeniaritzako Graduaren ikasketa plana Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen duena.

Apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatutako abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak, Unibertsitateenak, 8.2 artikuluan dioenez, estatuko lurralde osoan balioa izango duten unibertsitateko titulu ofizialen ikasketak jarri eta kentzea autonomia erkidegoak erabakiko du, dela Gizarte Kontseiluaren ekimenez edo dela bere ekimenez eta kontseilu horren onespenarekin, betiere unibertsitateko Gobernu Kontseiluak aldeko iritzia emanda aurretik.

Ikasketa ofizialak ezartzeko prozedura Unibertsitateko ikasketa ofizialen antolaketari buruzko urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak ezartzen du (errege dekretu hori uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuaren bidez aldatu zen), bai eta urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuak ere, graduko, masterreko eta doktoregoko tituluak lortzera bideratutako ikasketa ofizialak jarri eta kentzeari buruzkoak.

Hezkuntza Ministerioaren Unibertsitateen Kontseiluak, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuko 25.7 artikuluari jarraituz, eta jasota Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren ebaluazio txostena, egiaztatu eta onartu du Euskal Herriko Unibertsitateak Automobilgintzaren Ingeniaritzako Graduaren ikasketen proposamena.

Uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak (2010-07-03ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) 26.3 artikuluan dio behin gobernuak tituluaren izaera ofiziala aitortu ondoren, unibertsitateko errektoreak ikasketa plana argitara eman beharko du Estatuko Aldizkari Ofizialean eta tokian tokiko autonomi erkidegoko buletin ofizialean.

Hezkuntzako sailburuaren 2017ko maiatzaren 2ko Aginduaren bidez (2017ko maiatzaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) baimena eman zen Euskal Herriko Unibertsitatearen graduko ikasketa ofizialak ezarri eta ezabatzeko; eta Ministroen Kontseiluaren 2017ko irailaren 29ko Erabakiaren bidez, beren izaera ofiziala onartu zen (Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2017ko urriaren 13ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen erabaki hori 2017-10-24ko Estatuko Aldizkari Ofizialean).

Aipatutako guztiagatik, aplikatuta urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 26.3 artikulua, 861/2010 Errege Dekretuan emandako idazketan, eta onartuta Automobilgintzaren Ingeniaritzako Graduaren izaera ofiziala, hau

EBAZTEN DUT:

Agindua ematea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman dadin Automobilgintzaren Ingeniaritzako Graduko titulua lortzera bideraturiko ikasketa plana, Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolan irakatsi beharrekoa, honako ebazpen honi atxikita doan eranskinean jasota bezala.

Leioa, 2017ko azaroaren 6a.

Errektorea,

NEKANE BALLUERKA LASA.

Eskumenak eskuordetuta (2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpena, 2017-02-03ko EHAA)

Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordea,

ARACELI GARÍN MARTÍN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala