10. zk., 2018ko urtarrilaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
188
IRAGARKIA, 2018ko urtarrilaren 10ekoa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan egindako hiru inskripzio amaitutzat jotzeko alde bakarreko erabakia jakinaraztekoa.
Aipatutako erabakia zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren Erregelamenduaren maiatzaren 16ko 155/2017 Dekretuak 19. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunek baliogabetzeko eskabidea eskuragarri dute Bizkaiko Izatezko Bikoteen Erregistroaren bulegoan.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 10a.
Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,
ERNESTO SAINZ LANCHARES.