Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2018ko urtarrilaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
181

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 939/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Isabel Langara Garcia Etxabek, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, jakinarazten dut:

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortzioa dela-eta bideratutako 939/2016-D prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Sirley Oliveira de Andradek eskatuta hasi da, Jose Segura Lorenzoren aurka, dibortzioari buruz. Epai horren kopia bulego judizial honetan dauka interesdunak eskuragarri.

Jose Segura Lorenzo demandatuari legez ezarritako eran jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, ediktu hau eman eta sinatzen dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko abenduaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala