Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2018ko urtarrilaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
166

1541/2017 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da txanda irekian emaginen kategorian esleipendun izan direnak langile estatutario finko izendatu direla (I. eranskina), destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izanik.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1135/2015 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautzen dituzten oinarri orokorrak onartu ziren (2015eko ekainaren 3ko EHAA, 102. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1143/2015 Ebazpenaren bidez, diplomatu sanitarioen lanbide taldeko emaginen kategorian pertsonal estatutarioaren izaeraz jabetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakunde sanitarioetan izanik (2015eko ekainaren 3ko EHAA, 102. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren 130/2017 maiatzaren 18ko Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren web orrialdean argitaratzeko agintzen da argitara dadila oposizioaldia gainditu duten txanda irekiko izangaien zerrenda, azken puntuazioaren arabera eta lehiaketaldiko puntuazioa eta oposizioaldiko puntuazioa bananduta, diplomatu sanitarioen lanbide taldeko emaginen kategorian pertsonal estatutarioa izateko hautatze-probei dagokien puntuazioa, hain zuzen ere. Izangai horiek Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango dute destinoa.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1135/2015 Ebazpen horren 16. oinarrian xedatutakoari jarraikiz, erizainen kategoriako izangaien behin betiko zerrenda epaimahaiak onartu eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari helarazita, web-orrialdean argitaratzeko, langileen alorrean indarrean den legediak aitortutako ahalmenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EHAAn argitaratzeko agintzea txanda irekian sartutako diplomatu sanitarioen lanbide taldeko emaginen kategorian esleipendun izan direnak (I. eranskina) pertsonal estatutario finko izendatu direla, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izanik.

Bigarrena.– Esleipendunek hilabeteko epea izango dute bakoitzari dagokion destinoko lanpostuaz jabetzeko, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Izangaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentralean jabetuko dira destinoez. Horretarako, izangaiek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute, eta ekitaldi horretan agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

– NANa, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalak izanez gero, eta dokumentu mota bera, langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalitatea dutenak izanez gero (Europar Batasuneko Itunaren, Espainiak berretsitako bestelako itunen edo legeen arabera).

Parte hartzeko eskubidea izanik, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute eta, beste estatu bateko nazionalitatea duen batekiko ahaidetasun-lotura izan edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpen bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontidetik eskubidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, izangaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.

– Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

– Diziplina-espediente bidez, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela kanporatuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaitua adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu behar dute, esateko ez daudela eginkizun publikoetarako gaitasunez gabetuta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.

– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emana.

– Adingabearen Babes Juridikorako urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua betetzeari buruzko ardura-aitorpena, eta Sexu-delitugileen Erregistro Zentralaren Egiaztagiria lortzeko baimena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan adingabeekin ohiko harremana izatea inplikatzen duten lanpostuak eskuratzeko eta horietan lan egiteko eskakizunak buruzko instrukzioak onartzen duen 1314/2016 Ebazpenak ezarritakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena.– Emandako epe horretan agiri horiekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada betebeharren bat betetzen ez dutela, ezin izango dira jabetu esleitu zaien langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesdunei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituztela hautaketa-probei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak.

Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzen diren izangaiak eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, zein bere zerbitzu sanitarioetako erakundean.

Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 21. apartatuan ezarritakoan oinarrituta, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 22a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala