9. zk., 2018ko urtarrilaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (203 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
EUSKO TRENBIDEAK SAU
163
IRAGARKIA, Euskotreneko autobus-flota berritzeko 2018ko Planean aurreikusitako ibilgailuen horniketa kontratatzeko lehiaketa publikoa deitzeari buruzkoa.
1.– Erakunde kontratatzailea.
a) Kontratazio Organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: 2018. urtean zehar, Bizkaiko eta Gipuzkoako autobus-flotak planifikatu bezala ordezkatzeko ibilgailuen horniketa.
b) Burutzapen- edo emate-tokia: Euskadi.
c) Burutzapen epea: 2018.
d) Loteak: bai, 2.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen-era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:
Lehiaketa honen lizitaziorako gehieneko aurrekontua bi milioi eta berrehun mila eurokoa da, (2.200.000,00 ), kontzeptu guztiak barne eta BEZaren salbuespen bakarrarekin. Loteak ondoren adierazten den bezala banatuta:
a) 1. lotea: 12 m-ko sei autobus (6) zurrun, 1.500.000,00 euro gehienez (BEZik gabe).
b) 2. lotea: 18 m-ko bi autobus (2) artikulatu, 700.000,00 euro gehienez (BEZik gabe).
Kontratuaren balio aintzatetsia, aurreikusitako balizko handitzeak barne, 3.600.000,00 eurokoa da (BEZik gabe).
5.– Bermeak: Baldintzen Pleguen araberakoak.
6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.
a) Parte hartzeko eskariak helbide elektroniko honetara bideratu beharko dira: contratacion@euskotren.eus
b) Dokumentazioa eskuratzeko azken eguna: 2018ko otsailaren 16a, eguerdiko 12:00ak arte.
7.– Kontratistaren betekizun bereziak: Baldintzen Pleguen araberakoak.
8.– Eskaintzen edo parte hartzeko eskarien aurkezpena.
a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko otsailaren 20a, eguerdiko 12:00ak arte.
b) Aurkezpenerako lekua: Euskotren. Erosketa eta Kontratazio Saila. Atxuri, 6. 48006 - Bilbao.
c) Enpresa lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epea: 3 hilabete.
9.– Bestelako informazioak: Baldintzen Pleguetan adierazten direnak.
10.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak lehiaketaren esleipena lortzen duen/duten enpresak/ek ordainduko ditu/zte, bakoitzak dagokion partean.
Bilbao, 2017ko abenduaren 29a.
Zuzendari nagusia,
MANUEL LEZA OLAIZOLA.