Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2018ko urtarrilaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
161

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak 25/2017 zehapen-prozeduran emandako ebazpena.

Ezinezkoa izan da Nubedent Vitoria SLri (Posta kalea 23, Vitoria-Gasteiz) ebazpen hori ohiko moduan jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da.

Iragarkiaren bidez jakinarazten da antolamendu sanitarioaren arloko arau-hauste arin bat egiteagatik irekitako zehapen-espedientean ebazpena eman dela, 2017ko azaroaren 9an, zeinaren bidez 600 euroko zehapen ekonomikoa ezarri baitzaio.

Legezko oharrak:

– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal zaio Osasuneko sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke aipatutako sailburuordearen edo Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren aurrean, jakinarazten den egunaren biharamunean hasita hilabeteko epean, hala xedatzen baitute Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluak eta hurrengoek. Era berean, egoki iritzitako beste edozein errekurtso ere aurkeztu ahal izango du. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango da Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz).

Ohartarazten da zehapenaren zenbatekoa honako epe honetan ordaindu beharko dela: ebazpena hilaren 1etik 15era bitartean egiten bada irmo, egun horretatik hurrengo hilaren 5. egunera bitartean egin beharko da ordainketa, eta, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera bitartean. Ebazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egiten bada irmo, irmo egiten den egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpena irmo izango da gora jotzeko errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea igaro eta errekurtsorik jarri ez bada, edo, benetan errekurtsoa jarri bada, interesdunak ezestearen jakinarazpena jasotzen duen egunetik aurrera, hala badagokio.

Ordainketa honako banku-erakundean eta kontu korrontean egingo da, espediente-zenbakia aipatuz:

Caja Laboral-Euskadiko Kutxa – Kontu-zk. IBAN ES31 3035 0056 40 0560900123. Arabako Lurralde Ordezkaritza.

Isuna borondatezko epearen barruan, errekurtsoa aurkezteko epea igaro ondoren, ordaintzen ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da, betiere indarrean diren xedapenetan ezarritakoarekin bat etorriaz, eta dagozkion errekarguak aplikatuko zaizkio.

Eta hala jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Ediktu bidezko jakinarazpen honek dies a quo efektuak sortuko ditu, epeak zenbatzeari dagokionez, Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 28a.

Arabako Osasuneko lurralde-ordezkaria,

ARTURO LÓPEZ RUIZ.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala