Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2018ko urtarrilaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
158

IRAGARKIA, zeinaren bidez ordainketaren ebazpena jakinarazten baita, Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzak Ikerketa eta Garapenerako (I+G) emandako laguntzei dagokienez.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Interesdunek hilabete bat dute ondo irizten dieten alegazioak, agiriak eta informazioa aurkezteko, probaldia eskatzeko eta egoki irizten dieten proba-bitartekoak proposatzeko. Epe horretan aztertu ahal izango dute espedientea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 6. solairua, Lakua I eraikina).

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpentzat balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 8a.

Teknologia eta Estrategiako zuzendaria,

IOSU MADARIAGA GARAMENDI.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala