Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2018ko urtarrilaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
155

IRAGARKIA, Ertzaintzaren langileen lanpostuetako jardun elebidunerako mintegiak helburu duen zerbitzu-kontratu administratiboa formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: E-065/2017).

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Segurtasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: E-065/2017.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: Ertzaintzaren langileen lanpostuetako jardun elebidunerako mintegiak.

c) Loteak: ez dago.

d) Esleipenaren iragarkia noiz eman zen argitara: 2017ko maiatzaren 8ko EHAA, 85. zenbakia.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.–Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 480.000,00 euro, BEZik gabe.

5.– Esleipena:

a) Esleipen-data: 2017ko abuztuaren 9a.

b) Noiz formalizatu den: 2017ko irailaren 29a.

c) Kontratista: Unión Temporal de Empresas Urrats-Ardatz-Ulibarri/2.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: alekako prezioak.

Erandio, 2017ko abenduaren 1a.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,

MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala