Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2018ko urtarrilaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
154

EDIKTUA, 5020/2016 espetxe-zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) espetxe-zaintzako epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

Nire kargurako epaitegi honetan, gizartearentzat lan egiteko zigorrari buruzko 5020/2016 espedientea bideratu da, Ionel Saver Nistor zigortuaren aurka (NAN: X8714944Z). Pertsona hori Errumanian jaio zen, 1974-02-23an, George-ren eta Elena-ren semea da, eta azken helbidea hau du: Aurrekoetxea kalea 1, 2. C, Bermeo (Bizkaia). Egun, ordea, ez dakigu non dagoen. Espediente horretan, autoa eman zen 2017-11-29an, eta haren xedapenek honako hau diote:

«Deklaratzen da Ionel Saver Nistor-ek 38 egun bete gabe dituela, gizartearentzat lan egiteko ezarri zitzaion 74 eguneko zigorretik. Zigor hori Bilboko Zigor arloko 7 zenbakiko Epaitegian bideratutako 244-15-S betearazpenean ezarri zitzaion.

Bidal bekio lekukotza Bilboko Guardiako Epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, dagozkion ondorioetarako.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari eta zigortuari, ebazpenaren kopia emanda, eta, halaber, ohartarazi haren aurka erreforma-errekurtsoa aurkez dezakeela epaitegi honetan, hiru eguneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera».

Ionel Saver Nistor non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betetzeko, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia), 2017ko azaroaren 29an; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru eguneko epean.

MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala