Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2018ko urtarrilaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
153

EDIKTUA, 41/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 41/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Maixabel Aramburu Garmendia.

Abokatua: Juan Luis Miguel Bengoechea Vera.

Prokuradorea: Amets Maider Ruiz de Arbulo Aizpuru.

Demandatua: Imanol Amunarriz Rodriguez.

Auzigaia: prozedura arrunta (guraso-ahala kentzea).

Judizio horretan, epaia eman da 2017-12-19an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baiesten dut Ruiz de Arbulo Epaitegietako prokuradoreak Maixabel Aramburu Garmendiaren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Imanol Amunarriz Rodriguezen aurkakoa. Horrenbestez:

1.– Erabakitzen da Imanol Amunarriz Rodriguez demandatuari XXXXX seme adingabearen gaineko guraso-ahala kentzea. Guraso-ahal hori adingabearen ama Maixabel Aramburu Garmendiak egikarituko du modu esklusiboan, hori eragin zuen kausa desagertu arte.

Amak, guraso-ahala esklusiboki baliatzen duenean, aukera izango du adingabeari buruzko erabaki garrantzitsu guztiak hartzeko, aitari adostasuna eskatu beharrik izan gabe. Adierazgarri huts gisa, guraso-ahalaren esparruan hartu beharreko erabakien artean, honako hauek daude, besteak beste:

a) Adingabearen egoitza hark ohiko bizileku duen udalerritik kanpora aldatzea eta adingabea atzerrira joatea.

b) Ikastetxea aukeratzea eta aldatzea.

c) Eskolaz kanpoko jarduerak edo jarduera osagarriak zehaztea.

d) Gizarte- eta erlijio-ospakizun garrantzitsuak (bataioa, lehen jaunartzea eta beste erlijio batzuetako antzeko ekitaldiak).

e) Premiazkoak ez diren ekintza medikoak, ebakuntza egitea edo tratamendu mediko luzea dakartenak, edo tratamendu psikologikoak.

f) Adingabearen nazionalitatea eta/edo pasaportea eskuratzeko izapideak.

2.– Aitak XXXXX semearentzat mantenu-pentsioa ordaintzen jarraitu beharko du, epaitegi honek emandako 2007ko azaroaren 29ko Epaian ezarritakoa zenbateko eta baldintzetan, zeinaren bidez onartzen baita 2007ko abenduaren 3ko Hitzarmen Arauemailea eta haren eranskina, behar bezala eguneratua.

3.– Ebazpen hau irmoa denean, bidal bedi exhortoa Lezoko Erregistro Zibilera, erabakitako guraso-ahalaz baliogabetzea inskriba dadin, XXXXX adingabearen jaiotzaren inskripzioaren orri-bazterrean.

Berariaz ez da kosturik ezartzen.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan. Kontu zenbakia hauxe da: ES55 0049 3569 92 0005001274 1274; kontzeptua: 1847 0000 00 0041 17. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Donostian (Gipuzkoa), bi mila eta hamazazpiko abenduaren hemeretzian.

Imanol Amunarriz Rodriguez demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2017ko abenduaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala