Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2018ko urtarrilaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
149

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 20koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita Asociación de Productores Vascos / Euskal Produktoreen Elkartea-EPE/APV elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa eta estatutuak gordailutzea, eta horren berri ematen baita.

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan espedientea hasi da Estatutos de la Asociación de Productores Vascos / Euskal Produktoreen Elkartea EPE/ APV elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzea dela-eta, zeina elkartearen lehendakariak aurkeztu baitu. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2017ko azaroaren 3an aurkeztutako dokumentazioaren bidez eskatu da aipatutako enpresa-erakundearen estatutuak aldatzeari dagokion dokumentazioa eta estatutuak gordailutzeko.

Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuarekin, eta aurkeztutako agirien artean daude gordailutze-eskabidea, estatutuak aldatzea erabaki zuen ezohiko batzar orokorraren akta eta estatutu aldatuak.

Hirugarrena.– 2017ko azaroaren 7an, errekerimendu bat egin zen, zeina behar bezala bete baitzen 207ko abenduaren 18an.

Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoa da haren jarduketa-eremua, estatutuetako 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Egitate horiei zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 9.1.m) artikuluak.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia apirilaren 1eko 19/1977 Legean eta Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago.

Hirugarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, zuzenbidezkoa dela egiaztatu da, eta, horrenbestez, bidezkoa da gordailutzeko onartzea estatutuak aldatzeko erabakiari dagokion dokumentazioa eta estatutu aldatuak, eta egitate horren publizitatea egitea.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Estatutos de la Asociación de Productores Vascos / Euskal Produktoreen Elkartea-EPE/APV elkartearen estatutuak aldatzeko erabakiaren ziurtagiria eta elkarte horren estatutu aldatuak gordailutzeko agintzea.

Bigarrena.– Agintzea gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.– Eman eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Laugarrena.– Interesdun orok aztertu ahal izango du gordailututako agiria, baita kopia eskatu ere. Agiria aurkaratu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Lan Arloko Salan, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean (2011ko urriaren 11ko BOE) xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 20a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.


Azterketa dokumentala